Pobrezia energetikoan bizi dira 96.000 lagun Nafarroan

  • Ekologistak martxan, Martes al Sol, PAH, ATTAC eta hainbat eragile eta sindikatuk deituta, bi elkarretaratze egin dituzte: bat, Iberdrika aurrean; bestea, udaletxe parean. Biak ala biak probrezia energetikoa salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 22an - 08:58
Pobrezia energetikoaren kontrako mobilizazioa. (Argazkia: @SaioaAlkaiza)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larria da egoera: 96.000 pertsonek pairatzen dute txirotasun energetikoa Nafarroan. Atzo bitan atera ziren kalera. Goizean, Iberdrolaren bulegoen ataria, Sarasate pasealekuan; arratsaldean, udaletxe parean. Deitzaileak: Ekologistak martxan, Martes al Sol, PAH, ATTAC eta hainbat eragile eta sindikatu.

#Argindarmozketagehiagorikez zioen pankarta eskuetan irmo hartuta bildu ziren atzo goizean makina bat lagun.  Espainiako estatuko hainbat txokotan egin dute mobilizazio bera, Pobrezia energetikoak hiltzen du premisaren pean guztiak.

Gaia Nafarroara ekarrita, poztu egin dira ekintzaileak Nafarroako Gobernuaren neurriak direla eta, nolanahi ere, familien %7arengana baino ez direla iristen oroitarazi dute. Halaber, Nafarroako tokiko legea behar dela aldarrikatu dute, "Katalunian bezala". Azkenik, Espainiari egin diote erreferentzia, eta bertan PSOEk eta PPk adostutakoari: pobrezia energetikoaren gaian "letra txikia" begiratu behar dela esan, eta mobilizazioaren "beharra" aldarrikatu dute.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude