Pitzadura berriak Esaren eskuin hegalean, bizilagunek etxeetara itzuli behar zutenean

  • Esa urtegiaren eskuin hegalean pitzadura berriak sortu dira, Lanak gelditu eta Rio Aragon elkarteek salatu dutenez. "Lur mugimenduak gertatzen dira oraindik ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak dioen arren jada ez dela halakorik sumatzen", azaldu dute aipatu elkarteek.


2013ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Errepide zaharrean agertutako pitzadura (Argazkia: Rio Aragon)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hain justu, Konfederazioak etxera itzultzeko baimena eman die otsailean irtenarazi zituzten Lasaitasuna urbanizazioko 44 familietako bederatziri. Oraindik bakarrak ere ez du etxera itzultzea erabaki, inork ez dielako ziurtatu berriro irten beharra izango ez dutenik, Lanak gelditu plataformak adierazi duenez.

Bost eskaera zehatz egin dituzte kaltetutako herritarrek: Esa handitzeko obrak geratzea, ura maila seguruetara jaistea, ikerketa geologiko zorrotza egitea, aditu independenteek datu guztiak analizatu eta konponbideak proposatzea, eta alternatibak abiatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude