Pirinioak argiztatuko dituzte, Kataluniaren eta Euskal Herriaren autodeterminazioa errespetarazteko

  • Elkarlean, Gure Esku-k, ANCk eta Federacio d' Entitats Excursionistes de Catalunyak antolatzen dute ekimena.


2021eko uztailaren 12an - 09:31
Azken eguneraketa: 11:42
Ekimenaren aurkezpena (@Gure_Esku)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Pirinioetako Bidea 2022" ekimenaren baitan mendikate honetako 400 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte datorren uztailaren 2an. Bi herrien arteko elkarlana gauzatuz, Euskal Herriaren eta Kataluniaren askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen aldeko mobilizazio bateratua izanen da "Pirinioetako Bidea 2022". Hain zuzen, Espainiako Estatuaren jarreraren parean, "indarrak batzeko" eta "elkarlanean aritzeko" beharra ikusten dute antolatzaileek: "Balioak eta helburuak partekatzen ditugu, baita oztopo eta zailtasunak ere, gainditu nahi ditugunak, elkarlan, inteligentzia kolektibo eta esfortzuaren bidez".

Gure Esku-k, ANCk eta FEEC Federacio d'Entitats Excursionistes de Catalunyak finkatu dute gailurretako hitzordua, eta laguntzaile dituzte Omniun Cultural eta Artistes de la Republica egiturak ere.

Asteburu honetan eman dute ekimen honen berri.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!