Piñateria: noren eskutan dago ardura

  • 2011n ezagutu nuen lehen aldiz Costa Rica. Liluratu ninduen oso, ezin nuen pentsatu Euskal Herritik kanpo, bere burua munduko zilbor-hestea zuen beste herrialderik egon zitekeenik. Benetan harritzekoa da, eta ez soilik hondartza eder, oihana ikaragarri edota kriston paisaiengatik, jendearen bihotz epeltasunak eta betiereko aldarte on horrengatik baizik.


2020ko martxoaren 09an - 09:01

Hori da gehien harrapatzen gaituena guri euskaldunoi. 7 urte luze eta gozoz bizi izan nintzen bertan Herediako San Isidron eta han ikusitakoak ere gure  lurrean zabaltzeko ardura nuela etorri zitzaidan behin burura, barneko ahots txiki batek aginduta.

Sei milioi biztanle inguru dituen herrialde txiki honek, Amerikako gerri estuan ongi hertsikiturik dagoen herri-paradisu hau oporraldietarako jomugatzat hartu duguna, Iberoamerikako demokraziarik zaharrenetarikoa da, txoko txiki bat non gehiengo baten eskubideak eta premiak ez dira oraindik zokoratu gutxi batzuen pribilegioen mesederako. Herrialdeak bermatu egiten dio hezkuntza sistema publiko eta duina hiritar guztiei, badu ere gure Osasunbidea edo Osakidetzaren pareko Caja del Seguro Social bere liskar propioekin, gainera anitz ongi asetzen dira bertan ezinbezteko premiak: etxeko ur hornidura eta argindarra, gehiengoaren eskura dauden zerbitzuak alajaina. Energia iturri iraunkorren erabilerengatik bihurtu berri da erreferente herria duela gutxi, erabiltzen duen energia ehuneko osoan energia berriztagarrien ildotik baidatorkio. Gutxi balitz bere azaleraren (51.100 km2) laurdena gutxienez babestua dago Parke Nazionalen sarearen bidez, eta munduko herrialderik zoriontsuena omen dela diote askok.

"Gabonetarako postre tropikal eta exotikotzat hartzen dugun horren atzean imajinatzea nahi ez ditugun eraginik latz eta bortitzenak ezkutatzen dira"

Baina gauzak ez dira beti hotz edo beti bero, badute tartean mila kolorezko jantziak. Horregatik diogu Aragoiaren zabaltasuna duen herri txiki honen baitan Iruñerriaren (587,3 km²) edota Durangaldea (298,8 km²) eta Busturialdea (220 km²) elkarrekin, edota Urola garaia eta Goierria batera sortzen duten azaleraren berdintsua daukala Costa Ricak Piñaz landatua (Ananas comosus). Amildegietan barreiaturiko trapu zaharretan murgiltzen bagara ikusiko dugu ere nola lur hauek jada ez daudela gobernuaren eraginpean, baizik eta prekarietate laborala eta ekogenizidio itzelenaren kontrolpean baino.

Guk Gabonetarako postre tropikal eta exotikotzat hartzen dugun horren atzean imajinatzea nahi ez ditugun eraginik latz eta bortitzenak ezkutatzen dira. Zenbaki batzuk ematearren, inor ez dadila ikaratu tarte. 1990tik 2009ra bitartean %675ko igoera izan du aktibitate industrial honek hazteko erabiltzen hartzen duen lurren zabalera, gaur egun 50,000 hektarea lur emankor eta basati zanpatu dituela. Lur hauen erdia baino gehiago bi korporazio itzelen esku dago Del Monte eta Pindeco, esaterik balego, produkzioaren %4 baino ez geratuz 1200 nekazari txikien eskutan. Lan honetarako erabiltzen diren langileak soldata miserableen truke eguzki kiskalgarri baten azpian, hamabi orduko lanaldiak pairatuz eta erabiltzen diren agrokimiko arriskutsuetara esposizio jarraian dihardute, ilegaltasunaren zorroan. Jakina da (Estado de la Nacion, Informe XV, 2008) ”Enpresariek ez dutela inolako ongizate sozialeko neurririk hartzen”, bestalde Piña monokultiboak dauden herriak (IDH) Índice de Desarrollo Humano horren arabera, lekurik kaxkarrenak eta empresa hauek kokaturiko lekuak bat datoz beti. Gainera (Gaceta Oficial, Exp 19.371) korporazio hauek ez dute Piña ekoiztearren inolako errespontsabilitate tributariorik ordaintzen. Beste hitzetan esanda, Gobernuak ez daki zer nola jokatu  azken urteen buruan herrialdea bere egin duen aktibitate monoarriskutsu hau maneiatzen duten korporazio erraldoi hauekin.

"Gure etxetara iristen den hiru fruta ale horietatik bik Costa Rican dute bere sorlekua, eta gure etxeetara iritsi aurretik 8.000 km baino gehiagoko distantzia jorratu behar izan du lehenik, kriston kutsadura sortuz"

Gure etxetara iristen den hiru fruta ale horietatik bik Costa Rican dute bere sorlekua, eta gure etxeetara iritsi aurretik 8.000 km baino gehiagoko distantzia jorratu behar izan du lehenik, kriston kutsadura sortuz. Baino bidean baino ez balitz, gaitzerdi, 2006tik hona gehien zaindu den “Golden” MD2 barietatea bere hazkundea lortzeko bi urte behar ditu, bi fruta emanen dituela bere bizitza osoan, gero plantazioa erretzen dute, berriro ere lur irauli eta antzu horren gainean bigarren plantazio bat sortuko dutelarik, pixkanaka pixkanaka lurra guztiz agortu arte eta suntsipena osoa izan arte. Leku askotan Oihana botatzen aritzen dira gauez eta eguna argitzean ez dago baso zabalaren arrasto, lurperatu baitute osorik.

Ez da bidezkoa, baino zeini kezkatu horrekin, supermerkatu apalean fruta goxo eta dastagarri horrek balio duen 1,89 euro ordaintzeak ahaztu egiten baitigu hau guztia. Hori ahal da fruta suntsikor honek errealitatean duen prezioa? Eta desagerturiko Oihana, eta bertako animaliak, eta lekuz aldatzera derrigortu diren pertsonak, eta pozoituriko ibai ur eta lurrak, eta bidean geratu diren milaka eta milaka langileak. Horren guztiaren prezioa, zein ote da? Hori onartzeko prest ahal gaude, beharrezko ez dugun kapritxo lirain eta azkar baten truke. Hori da erosten duguna piña bat erosten dugun bakoitzean. Ez Neri galdetu.

Zenbat aldiz Costa Ricako biztanle, talde, mugimenduk euren ahotsa altxatuz lortu dute arrabots horren oihartzuna mundu osoan entzun zedin; etxeko uren iturri askok Europan jadanik duela hamar urte baino gehiago debekatu ziren produktu kimikoekin kutsaturik daudela salatuz adibidez. 2007an urtean Europar komisioak zabaldutako Direktiba batek galarazten zuen Paraquat pozoiaren erabilera mundu osoan, moratoria ezarriz honen erabilera debekatu zen. Costa Rican lur landa zabaletan erabilera baimentzea arbuiatu zuen enpresa batek eta oraindik ere erabiltzen jarraitzen da. Azkeneko afera izan da Amerika Erdialde osoko hezegunerik zabalenaren gainean kokatzea horrelako monokultibo ziztrin eta koldarra, Humedal Terraba Sierpe du izena, Urdaibairen antzera babestua dago, baino akaso ez dirudi epe luzean nahikoa izango denik. Dirua egarria denean, ez dago hau asetuko duen edanik.

Aizu! igual gauzak lekuz kanpo ateratzen hasi gara, baina logura galtzea eragin ahal diguten datu kezkagarri hauekin ahazteko, paradisu tropikal baten bila abiatzen garen hurrengoan, akaso ez dugu topatuko inon eta Aralarrera igotzea beste aukerarik ez zaigu geratuko. Inor ez dadila iraindu gero! Baina norbere erabakiak hartuta jarrai dezagun aurrera, ahoak zabalik eta begiak estu itxirik, mundua bira bitartean!

Gorka Artizar Izurzu Zabalza
Ingurumen Hezitzailea
(Costa Rican bizitakoa)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude