Picassoren 'Guernica' Gernikara lekualdatzeko eskatu du EH Bilduk Espainiako Kongresuan

  • Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko legebiltzarkideak legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan, Pablo Picassoren artelan adierazgarriak Gernikan egon behar duela argudiatuta. Datorren asteazkenean 80 urte beteko dira Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuenetik.

Gernikan Picassoren koadroaren mosaikoa dago

2017ko apirilaren 21an - 10:28

Bizkaiko herria, gertakari historikoa eta artelana elkarrekin egotea garrantzitsua dela iritzita eskatu die Espainiako Gobernuari eta Kultura Ministerioari Picassoren lana Gernikara eramateko EH Bilduk. Margolana lekualdatzeko eman beharreko pausu instituzionalak Eusko Jaurlaritzarekin adostu ditzala eskatu dio gobernuari. Azkenik, “gerra eta genozidioa zein giza eskubideen eta herrien aurkako erasoak” salatzeko eskatu dio koalizio abertzaleak Espainiako Kongresuari.

EH Bilduren eskaera ez da berria. Pablo Picassoren margolana Madrilera eraman aurretik munduko hainbat txokotan ibili zen eta 1981ean Reina Sofia Museora eraman zutenean piztu zen Guernica Gernikara lekualdatzeko aldarria.

Horrez geroztik ekintza ugari egin dira. Adibide gisa, 2012an, bonbardaketaren 75. urtemugarekin batera, Guernica Gernikara plataformak sinadura bilketa egin zuen eskaera berarekin eta 15.000 sinaduratik gora lortu zuen urtebetean.

Oraingoan ere urteurrenarekin batera etorri da eskakizuna. Apirilaren 26an 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Pablo Picassoren kuadro hau, gaur egun, Bakearen eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude