Petronor kontrolatzeko mahaia bultzatzea eskatu diete Eusko Legebiltzarreko talde politikoei

  • Meatzaldea Bizirik talde ekologista eta Muskizko Turruntero auzokide elkartea Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoekin bildu dira, orain dela urte bi bertako Ingurumen Batzordean egindako eskaera berresteko: Petronor findegiaren jarduera kontrolatuko duen mahai bat eratzea.


2015eko uztailaren 01ean - 16:22
Petronorren isurien aurrean administrazioaren utzikeria salatzeko manifestazioa egin zuten Abanton ekainaren 27an. (Arg.: Meatzaldea Bizirik).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elkarte biek legez beteko proposamen baten zirriborroa aurkeztu diete alderdietako ordezkariei. Hiru atal ditu proposamenak:

Batetik, Legebiltzarrak aipatutako mahaia sortzea eska diezaiola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari. Mahai horretan parte hartu beharko lukete bai Petronorreko ordezkariek bai auzokide elkarte eta talde ekologistek, bereziki findegiaren inguruko herrietakoek (Abanto, Muskiz, Zierbena). Herri horietako udaletxeek eta talde politikoek ere aukera izan beharko lukete, nahi izanez gero, mahaian parte hartzeko.

Bigarrenik, unean uneko gertakariei erantzuna emateaz gain, mahaiaren zereginetako bat litzateke findegiaren isurien ondoriozko osasun arriskuak ebaluatzea. Azkenik, mahaiak bere jardueraren berri emango luke publikoki, behar adinako maiztasunez.

Meatzaldea Bizirik eta Turrunteroko kideek gogorarazi dute inguruko udal bik ere egina dutela halako kontrol-organo bat sortzeko eskaria, Muskizek 2009an eta Abantok aurtengo otsailean; bigarrenak osoko bilkuran onartu zuen eskaria egitea, aho batez.

Era berean, azken urtebetean Petronorrekin zerikusia duten 45 inguru gertakari izan direla esan dute, ohikoak baino larriagoak izan diren zazpi hauts-isurketa barne. Hain zuzen, isuri horien aurrean administrazioak agertutako utzikeriagatik protestatzeko manifestazioa egin zuten Abanton ekainaren 27an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
“Petronorrek kirola zikintzen du” mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


2021-09-07 | ARGIA
Petronor-en erregulazio espedientea “justifikaziorik gabekoa” da, Bilboko auzitegiaren arabera

Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.


2021-06-15 | ARGIA
Petronorren greban dauden langileen aurka oldartu da Ertzaintza

Ekainaren 11tik 20ra greban daude Petronorreko langileak, zuzendaritzari Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako Espedientea erretira dezala exijitzeko. Mobilizazio egutegi indartsua antolatu dute langileek eta Bilboko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira... [+]


2021-02-22 | ARGIA
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute

Bilboko portua eta Zorrotzaurre artean gasbide bate eraikitzeko makroproiektua aurkeztu dute 78 erakunde publiko eta pribatuk Euskalduna Jauregian. 2020 eta 2026 artean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile nagusietakoa.


Petronorreko isuriak inguruko faunan eraginak izan dituela salatu dute

Petronor enpresak larunbat goizean informatu zuen Muskizen petrolio isuri bat izan zuela. Isurketa Barbadun ibaira iritsi zen hodi bateko zulo baten ondorioz. Inguruko faunan eraginak izan dituela salatu dute zenbait elkarte ekologistek.   


Erretzera gerturatzen gaituen gradu erdia

Zertan da gaur egun klima aldaketa? Informazioa barra-barra dago eta hainbat bide har daitezke galderari erantzuteko. Horietako bat da Iñaki Petxarroman kazetariaren Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian liburua hartzea eta bidean abiatzea. Helmuga... [+]


2020-11-19 | Mikel Noval | Zuzeu
Petronorrek ordaintzen dituen zergak: gutxi edo ia bat ere ez

Ignacio Zubiri EHUko Ekonomia katedraduna dugu bertoko fiskalitatea hobekien ezagutzen duten adituetako bat; bada, berak esan ohi du “enpresek gutxi ordaintzen dute, edo bat ere ez”. Borondate oneko baten batek pentsa dezake askotxo esatea dela, egunero ikusten... [+]


Eguneraketa berriak daude