Ipar eta Hego Euskal Herriko mugaren izaera arrazista agerian utzi du Ehun mugimenduak ekintza batekin

  • Herritar txuri batek Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatu du oinez birritan: lehenbizikoan ez du eragozpenik izan; bigarrenean, aurpegia beltzez margotu ostean, Poliziak gerarazi du. Askatasunak “berreskuratzeko” euskal errepublikaren ezinbestekotasuna aldarrikatu du mugimenduak.


2022ko martxoaren 23an - 12:32
Muga zeharkatu zuen herritarra, azala beltzez margotzen. Irudia: @ehunduz

Martxoaren 18an grabatutako bideoan ikusten da nola zeharkatzen duen gazte txuri batek zubia, arazorik gabe, bertan kokatua dagoen Polizia postuaren ondotik igarota. Hamabost minutu beranduago berriz ere igarotzen du muga, aurpegia beltzez margotuta, eta polizia bat hurbiltzen zaio identifikazio eske.

 

Azalpen idatzian, Ehun mugimenduak adierazi du Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituen muga “inposatua” dela, eta terrorismoaren aurkako borroka “aitzakia” hartuta “terroretik ihesi doazen pertsonak” geldiarazten dituztela bertan. Poliziari “ziria” sartuz mugaren izaera “arrazista” salatu nahi izan du Ehunek. Mugimendu herritarrak euskal errepublikaren bitartez “burujabetzak berreskuratzeko” deia egin die herritarrei, eta bide horretan, "Ni prest nago" ekimenean izena emateko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude