Pentsiodunen protestak entzun dira gaur ere plazetan, astelehenero legez

  • Beste astelehen bat gehiago eta Hego Euskal Herriko pentsiodunen protestak entzun dira zenbait hiritako kale eta plazetan, Espainiako estatu osoko beste askotan bezala. Urte osoan luzatu arren, erretretadunek ez dute amore ematen gutxieneko bizi baldintzak –tartean, inork ez kobratzea 1.080 euro baino gutxiago hilean– lortu arte.


2018ko azaroaren 26an - 13:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hedabidee nagusietan gaur lan munduko albisteetako bat zen astelehen honetan kobratu behar dutela pentsiodunek urteroko paga txikia (paguilla, espainolez), urte hasieran Gobernuak izendatutako igoeraren eta prezioen indizearen igoeraren arteko kopuruz osatua, eskuineko hedabideek hainbat alarmaz aurkeztu dutena, agintariek dirutza hori nondik atera ez daukatelakoan. EITBk berriz aiton-amona euskotarrak kontsolatu nahi izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jubilatuek bataz beste 1.193,2 euroko kobratu dutela azaroan, Estatuko batez besteko erretiro-pentsioa baino –959,91 euroko– 233,2 euro gehiago.

Mobilizazioak ikusi dira bai Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta baita hainbat herritan ere:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude