Nafarroako pentsiodunen erdiek 800 euro baino gutxiago jasotzen dute

  • 64.209 pentsiodunek 800 euro baino gutxiago jasotzen dituzte. Soldatetan arrakala ere nabarmena da emakume eta gizonen artean: emakume pentsiodunek %40 gutxiago jasotzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren datuak dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 15ean - 11:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pentsionisten erdiek ia (%46,2) 800 euro baino gutxiago jasotzen dute. 64.209 herritar dira pentsio txikiarekin bizi direnak: horietatik 13.872 (%10) ez da 400 euro jasotzera iristen. Datu horiexek zabaldu ditu Comisiones Obreras sindikatuaren txosten batek. Pentsioen egoera zein den aztertu eta dituzte. Emakumeen egoera are larriagoa da: gizonek baino 542 euro gutxiago jasotzen dute pentsioetan bataz beste. Nafarroan 65 urtetik gorako 126.423 pertsona bizi dira.

 

>>> Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu, CC-BY-SA lizentziari esker.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude