Pentsiodunek manifestazioa deitu dute Bilbon otsailaren 13an

  • Pentsiodunek mobiliziazioa deitu dute Bilboko Moyua plazan otsailaren 13an, eguerdiko 12:00etan. Mobilizazio horren bidez, eskatzen dute pentsio-sistemaren diru-sarrerak bermatzea, enplegu nahikoa eta kalitatezkoa sortzea eta Espainiako Estatuak konprometitutako ekarpenen bidez, pentsio guztien nahikotasuna ziurtatzea.

Pentsiodunak protestan, Bilboko Udalaren ateetan (Argazkia: Ecuador Etxea)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 10an - 09:12

Toledoko Itunak haien aldarrikapen nagusiak baztertu ditu. Kongresuaren bozketaren ostean, murrizketak ekarri dituzten 2011ko eta 2013ko erreformek indarrean jarraitzen dute eta beste erreforma batzuei ateak irekitzen zaizkie, hala nola, erretiro aurreratua zigortzea, pentsioa kalkulatzeko kotizazio-urteak luzatzea, erretiro-adina handitzea, diru publikoarekin sustatutako pentsio-plan pribatuak eta pentsio minimoa eta alarguntasunarena desnaturalizatu eta murriztea.

Horregatik, Espainiako Gobernuari eta Kongresuari, bai eta EAEko eta Nafarroako gobernuei eta haien parlamentuei ere, haien aldarrikapenak bermatuak izan daitezen eskatzen diete.

1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute, batez besteko soldataren %60rekin parekatzeko. Pentsioen balorazioa automatikoa legez bermatzea, gutxienez bizi-kostuaren igoeraren arabera, 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen alderdi atzerakoiak indargabetzea, jasangarritasun-faktorea eta 40 urteko kotizazioarekin erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea eta genero-arrakalarekin amaitzea, alarguntza-pentsioa oinarri arautzailearen %100eraino handituz, besteak beste.

Hori horrela izanda, pertsona eta erakunde sozial eta sindikatuak gonbidatu nahi dituzte datorren otsailaren 13an Moyua plazan egingo den mobilizaziora.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude