Pentsiodunek gaurko mobilizazioetan larunbateko manifestaziorako deia zabaldu dute

  • Milaka pentsiodun bildu dira astelehen honetan herri eta hirietako plazetan, Madrilgo gobernuari eskatzeko pentsioak maila duin bateraino igotzea. EAEri dagokionez, deia zabaldu dute heldu den larunbatean, martxoak 17, Bilbon manifestazio handi bat osatzko.


2018ko martxoaren 12an - 16:16
Berriro milaka pentsiodun elkartu dira protestan Bilbon. (Argazkia: Agustin Goikoetxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenak mobilizazio egun bihurtu dira erretretan diren jendeentzako, otsailaren 22an pentsiodunen lehenbiziko manifestazio handia burutu zutenetik. Madrilgo gobernuak Espainiako jubilatu guztien hileroko saria %0,25 igotzea iragarri zuenetik, hura probokaziotzat hartuta erreakzionatu dute zaharrek. Astelehen honetan, martxoak 12, elkarretaratze handiak osatu dituzte berriro ere herri eta hiri askotan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude