Pentsio publiko “duinak” bermatzea aldarrikatuko dute larunbatean

  • Eusko Jaurlaritzaren proposamena “nahikoa ez” dela azpimarratu dute pentsiodunek. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu dituzten manifestazioetara joateko deia luzatu dute.


2018ko abenduaren 12an - 12:34
Pentsio duinak eskatzeko abuztuan Bilbon egin zen manifestazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pentsiodunek duela hamaika hilabete hasi zituzten mobilizazioei jarraipena emango diete abenduaren 15ean. Jaurlaritzak aurrekontuetan proposaturiko pentsioen osagarria pentsiodunen helburuetatik “urrun” dagoela adierazi dute Gipuzkoako Adinekoen Elkarte Plataformatik. Hala ere, pentsiorik apalenak 2020. urterako 823 euroraino igotzeko proposamena "urrats txiki bat" izan daitekeela adierazi dute.

Miguel Gortadi eta Antton Karrera plataformako bozeramaileek azaldu dutenez, "pentsio publiko duinak" bermatzeko konpromisoa eta gutxieneko pentsioak 1.080 eurotan ezartzea eskatuko diete agintariei.

Neurriak aurrera eramateko nahiko diru izanik, arazoa aberastasunaren banaketan dagoela ere azpimarratu dute bozeramaileek. Azkenik, larunbateko mobilizazioetara pentsiodunen seme-alaba eta gazteak bertaratzeko deia egin dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude