M8ko greba feminista antolatu zuen Emakumeok* Planto dinamikak "dei berezia egin nahi die Euskal Herriko emakumeei", martxoaren 17an Bilbon egingo den manifestazioan parte har dezaten, pentsio duinen eta pentsioen sistema publiko baten alde. "Eraso bortitz hauen aurrean ez ditugu emakume pentsionistak bakarrik utziko", diote.
Mugimendu feministak gogoratu du emakume pentsionistak pobreziara zigortuak daudela, "haien bizitzan zehar jasan dituzten egoerak medio. Lan merkatu arautuan sartzeko izan duten ukazioa, edota sartu direnean ere aukera berdintasunean aritu ezin egin izanak guztiz baldintzatu die gaur jasotzen dituzten prestazioak, lan prekarioak egokitu zitzaizkielako".
Ezkutuko ekonomia eta miseriazko alargun pentsioak
"Pentsio propioa izateko aukera izan dutenak, oso prestazio txikiak jasotzen dituzte eta gutxieneko beharrizanak asetzeko nahikoa izateko ere ez zaie heltzen. Beste askok ez dute berezko pentsioa lortzeko aukerarik izan bere bizitza guztian lan egin arren, besteak beste, ezkutuko ekonomian, etxeetan, zaintza lanetan. Eta ezin ditugu ahaztu miseriazko alargun pentsioak jasotzen dituzten emakumeak, zeinei hilabete bukaerara heltzea ia ezinezkoa egiten zaien".
Egoera horren aurrean, sistema berri bat eraiki behar dugula diote, "eredu kapitalista heteropatriarkala gaindituko duena eta pertsonak bizitzaren erdigunean kokatuko dituena".
Emakume pentsionistei esker ona helarazteko modu bat ere badela nabarmendu dute, "urte luze hauetan gure eskubideen alde eginiko borroka guztiak eskertzeko asmoz. Baldintza gogorretan eginiko borrokak, kostu pertsonal handiak izan dituztenak kasu gehienetan". Horregatik guztiagatik, “feministok larunbatean, beraiekin batera, kaleak beteko ditugu”.
Manifestazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Bilbon bakarrik ez, Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dituzte manifestazioak larunbatean, pentsio duinen alde. Gasteizkoa eguerdian izango da, 12:00etan, Bilbokoa arratsaldeko 17:00etan, eta Iruñea eta Donostiakoa 18:00etan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.