Abenduaren 16an 72 urterekin hil zen Usurbilen (Gipuzkoa) Pelix Sarasola sukaldari eta euskal kulturzale ezaguna. Sorterrian egin zaizkion azken agurrez gain, oroimenezko ekitaldi hunkigarria eskaini diote Habanan bai bertan diren euskaldunek eta bai Pelixen bitartekaritzarekin Euskal Herriarekin harremana estutu duten kubatarrek.
Pelix Sarasola Altzaga ARGIAren lagun handia izan da urte luzez, besteren artean ARGIA Sarien ekitaldiak beti haren jatetxeetan burutu izan direlako, hasi Txartel Txokotik eta Txitxardin Beltxan barrena azken urteotako Atxegaraino. Euskal kultur mundutxoko beste hainbat ekintzailek ere bazuten Pelixen eskuzabaltasunaren berri.
Pelixek aspalditik zeukan harreman estua Kubarekin, jatetxeetako bere lan profesionala tartekatzen zuelarik uharte hartan egiten zituen egonaldi gero eta luzeagoekin. Erretreta hartu ostean Habanan bizi zen nagusiki, ahaztu gabe tarteka itzultzea Europako lagunetara. Azken bidaian bihotzeko operazio serio bat egin beharra egokitu zitzaion eta horren osteko konplikazioek eraman dute.
Kuban utzi dituen lagunek abenduaren 23an despeditu dute Sarasola, Resumen Latinoamericano hedabideak jaso duenez. La casa de la bombilla verde ostatu habaneroan agur eta omenaldia eskaintzera bildu ziren kubatar eta euskaldun sorta, tartean Joseba Sarrionandia:
Kubanoen artetik, Jorge Romero jeneralak hitzalditxo hunkigarriz despeditu zuen Pelix eta Resumen Latinoamericano hedabidearen zuzendari Carlos Aznarezek omenalditzat irakurri zuen Daniel Chavarria idazle uruguaytarraren ipuin labur bat, Tortilla escalonada. Ekitaldia beren lekukotasun eta kantuz osatzera hurbildu ziren kantariok ere Ray Fernández, Pancho Amat eta Duo Jade. Azken-azken agurtzat, Mikel Laboa eta Joxanton Artzeren Txoria Txori abestu zioten Pelix Sarasolari.
Argazki eta bideo gehiago, Resumen Latinoamericano-ren albiste honetan: Cuba-Euskal Herria: Vasc@s y cuban@s homenajearon al fallecido cocinero Félix Sarasola en La Habana.
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]
Su etenaren aldeko kolektiboek, osasun langileek, suhiltzaileek, kirolariek…bat egin dute Golem zinemetatik irtengo den protestaren deialdian. Duela urtebete gogortu zen sarraskia salatu eta 76 urtez luzatu den Palestinarren borrokari elkartasuna adierazteko manifestazioa... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.
Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.
Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.
Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]
Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.
Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]
Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.