Pedro Sánchezek karguan jarraituko du

  • "Joko garbia" eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta "hausnartzeko" deia egin: "Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia". Ulertzera eman du "indartsuago" itzuliko dela.


2024ko apirilaren 29an - 11:10
Azken eguneraketa: 14:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost eguneko "hausnarketa" eta isilaldiaren ostean, hitza hartu du Espainiako Gobernuko presidenteak goizeko 11:00etan Madrilen, Moncloa jauregian, prentsari ateak itxita. Espainiako erregeari bisita egin dio lehenago, erabakia jakinarazteko, eta berarekin egon ostean, gertuko hiru pertsonekin batu da Sánchez: PSOEko antolakuntza idazkari Santos Cerdán, Presidentetzarako ministro Félix Bolaños eta lehen presidenteorde María Jesús Montero.

Bost eguneko etenaren ostean, "indartsuago" itzuliko dela ulertzera eman du Sánchezek, nahiz eta egoera "gogorra" egiten ari zaion: "Nire emazteak eta nik badakigu nire izenaren aurkako kanpaina hau ez dela amaituko, 10 urte daramatzagu-eta horrela... Jasango dugu".

"Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia", esan du Sánchezek. Bere irakurketa da "luzaroan" onartu duela Espainiako gizarteak "bizitza pribatuak lokaztea". Horri "aurre egin" behar zaiola esan du, ez direlako "onartu" behar hainbat jokabide.

Asteburuan PSOEk mobilizazioak egin ditu Madrilen, Pedro Sánchezen alde. Mobilizazio horiek eragina izan dutela aitortu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta hori esanda, PSOEri bere esker ona adierazi dio.

Sánchezen emaztearen aurkako bide judiziala

Pedro Sánchezen emazte Begoña Gómezen aurka Manos Limpiasek jarritako ustelkeria eta influentzia-trafiko salaketa onartu zuen Juan Carlos Peinado Madrilgo 41. Instrukzio Epaitegiko epaileak. Manos Limpiasek eskuin-muturreko hainbat hedabidek argitaratutako albisteetan oinarrituta jarritako salaketa onartu zuen epaileak eta auziaren ingurukoak sekretupean jarri zituen joan den asteazkenean.

Ordu gutxiren buruan, Sánchez presidenteak bost egun isilean pasatuko zituela esan zuen sareetan zabalduko gutun bidez. Eta behin hori jakin zenean, Manos Limpiasek berak iragarri zuen bere salaketa hedabideetan ateratako informazioan oinarritzen dela, baina sindikatuak ez dakiela hori egia den ala ez, eta hori egiaztatzea epailearen lana dela. Faltsutzat jotzen diren akusazioen erantzukizuna gainetik kendu nahi izan du horrela Manos Limpiasek.

Nor dago Manos Limpias sindikatu ultraeskuindarraren atzean? Irakurri Xabier Letonaren artikulu honen amaieran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako politika
Chivitek Senatuan esan du Cerdanen espetxeratzeak ez duela "loturarik" Belateko tuneleko lanekin

Belateko tunelen adjudikazioan ez zela irregulartasunik egon esan du Nafarroako lehendakari Maria Chivitek. Espainiako Senatuan egin du agerraldia, Koldo auzia ikertzeko batzordean.


Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


2025-09-11 | ARGIA
37,5 orduko lan astea atzera bota dute Espainiako Kongresuan PP, Vox eta Juntsek

Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Eguneraketa berriak daude