Patxi Lópezen bidaiak eta PSOEren balizko buruzagi aldaketa

  • Iberiar Penintsula alderik alde zeharkatzen ari da Patxi López azken hilabeteetan. Bertsio ofizialak dioenez, ez du Espainiako PSOEko buru izateko asmorik, baina oporren aurreko hiru hilabeteetan ugaritu egin dira Estatuko alderdiaren ordezkaritzetara egin dituen bisitak Noticias de Gipuzkoan Jurdan Arretxe kazetariak argitaratu duenez.


2013ko abuztuaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Patxi Lopez bidaia ugari ari da egiten azkenaldian.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gaztela-Leonen birritan egon da, beste hainbeste aldiz Extremaduran eta Madrilen; eta Errioxa, Aragoi, Murtzia, Balear eta Kanariar Uharteak bisitatu ditu Lópezek azkenaldian. Arretxeren arabera, mugimendu horiek egun PSOEko buru den Alfredo Perez Rubalcabaren ondorengo gisa kokatzeko egin ditu EAEko Lehendakari ohiak.

Bi plaza garrantzitsutan ez da egon López: Andaluzian eta Katalunian. Bi horiek dira Espainiako Estatuko alderdi sozialistan ordezkari gehien dauzkatenak eta ez dira gutxi haien baitan dauden tirabirak. Andaluziako PSOE ia bitan zatitua dago Noticias de Gipuzkoako kazetariak dioenez, ildo ofiziala alderdiaren 38. kongresuan Carme Chaconekin lerratu zelako (López berriz, Rubalcabarekin).

Baina, ba al dauka Lópezek Espainiako alderdi sozialista gidatzeko aukerarik? Rubalcabak hartzen duen jarreraren araberakoa da erantzuna. Lópezek ez lioke PSOEko egungo buruzagiari aurre egingo alderdi barruko hauteskundeetan eta beraz, momentuz, zarata handirik gabe alderdi barruko hariak mugitzen eta sareak trinkotzen ari dela dirudi. Urriko PSOEren konferentziak erakutsiko du Portugaletekoa noraino igo daitekeen.


Patxi Lopez kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...