ARGIA.eus

2021eko otsailaren 26a

Patxi Lopez PSOEko primarioetarako lehen hautagaia

  • Patxi Lopez lehendakari ohia PSOEko primarioetara aurkeztuko da. Bere izena eman duen lehen hautagaia da eta Pedro Sanchez idazkari nagusi ohiak duen babesa bereganatu nahi du. Lopezek azaldu du ez duela beste hautagaitzarik oztopatzeko asmorik, “militantziak erabakitzea baizik”.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 16a

Alderdi sozialistak maiatzean egingo ditu primarioak eta Lopez da oraingoz aurkeztu den bakarra, Pedro Sanchez eta Susana Díazek egingo dutenaren zain. “PSOE berriz eratzeko indarrekin” sentitzen dela adierazi du Lopezek hautagaitzaren xehetasunak eman dituen prentsaurrekoan. Bere proiektua amaierara arte eramango duela gaineratu du, inorekin akordiorik egin gabe.

Sanchezek hautagaitzarako berarekin kontatu ez duen Lopezen alde egin, bera aurkeztu edo “ez ez da” mugimendutik ateratako hautagaitza baten aldeko apustua egin beharko du. Azken bi aukerek gestora eta Díazekiko kritiko direnen botoak zatituko lituzkete.

Sanchez alderdiko idazkari nagusi izandako garaian berarekin egondako kide ugarik egin dute Lopezen alde, besteak beste Sanchezen bigarren izandako Cesar Luena edo Lopezen kabinete buru izango den Oscar Lopez. Ezetzaren alde zeuden autonomia erkidegoetako  idazkari nagusi gehienak ere kongresuko lehendakari ohiaren alde kokatu dira. PSEko Idoia Mendiak hautagaitza “albiste bikaina” dela azpimarratu du.

Sanchezen aldekoen ustez, ordea, buruzagien babesa lortzea jada ez da “giltzarria”. Idazkari ohiaren jarraitzaile den Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren iritziz, Lopezek ezingo ditu “ez ez da” mugimenduaren aldeko militanteak bereganatu, “abstentzioaren alde egin baitzuen”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Patxi Lopez  |  PSOE

Patxi Lopez kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude