PATXI LOPEZEN Gobernuarenak egin du. Akabo. Listo. Hauteskundeak noiz, hori da orain Eusko Jaurlaritzak pentsatu beharko duena eta, edozein kasutan, urtea amaitu aurretik izatea litzateke logikoena. Gobernu hau koordenada zehatz batzuetan sortu zen: ezker abertzalearen ilegalizazioa, ETA indarrean oraindik, Zapateroren Gobernua Madrilen eta krisiaren hastapena. ETAk iazko urrian bere jarduera armatua amaitutzat jo zuenetik, aldiz, PSE-PP Gobernuaren sorrera koordenadak erabat aldatu dira eta, gutxiengoan geratzekotan, logikoena da beste gobernu berri batek erantzutea sortutako errealitate berriari.
Legitimitate politikoaren ikuspegitik hankamotz jaio zen Lopezen Gobernua; baina ez da ahantzi behar, halaber, hauteskunde haietako bigarren alderdia izan zela, EAJren atzetik. Eta horrez gain, nola aterako ditu, esate batera, udalen edo aurrezki kutxena moduko lege garrantzitsuak? Egoera eta hauteskunde giro honetan, gutxi dira beste alderdiekin Lopezek negoziatu ahal izango dituenak. Gainerako indar guztiak ondo arduratuko dira bere bakardadea ahalik eta gehien azpimarratzen, eta horrela, azkenean, hauteskundeei begira bozgorailu erraldoia den Lehendakaritza hori, norbere aurka bihurtzen da bizpahiru porroten ondoren. Adibide bat: Jaurlaritza 2013ko aurrekontuak lantzen ibiliko da dagoneko, edo laster ekingo dio, uda ostean alderdiekin lanean hasteko. Norekin negoziatu behar ditu hauteskunde atarian? Logikoena, urrian edo azaroan hauteskundeak deitzea litzateke. Izango ote du aurkari espetxeratutako Arnaldo Otegi, ezker abertzaleko analistaren batek iradoki duen gisan?
ALDATU finantzen mundua zulo beltz horrek dena irentsi aurretik. Hautsi egungo Europako diruaren ziklo madarikatua, bestela jai. Ez dago egungo krisi zikloa moztuko duen beste biderik. Hau da zulo beltzaren zirkuitua: EBZk 1.000 milioi euro eman dizkio maileguan Bankiari, %1eko interesean, gero honek Espainiako Gobernuari %4an. Bankiak 3 puntuko etekina atera du, baina hala ere galerak ditu, eta Rajoyren Gobernuak bere gain hartzen du beste 1.000 milioi euro ordainduz. 1.040 milioi euro gastatu ditu. Orain bai, orain Bankia errentagarria da eta berriz pribatizatu daiteke, bere jabe eta kudeatzaileek ostera diru asko irabaz dezaten.
Zenbakiak aldatuta, hori da Europar Batasunean eta Espainian gertatzen dena. Zergatik? Ekonomiak funtziona dezan bankuak funtsezkoak direlako. Jakina, are eta funtsezkoagoa handiagoa bada. Zazpi aurrezki kutxekin sor dadila, beraz, banku handi bat: 10.000.000 bezero-aurrezle, 22.000 enplegatu eta 44.000 akziodun. Listo da Bankia, bere tamainagatik inolaz ere erortzen utzi ezin daitekeena. Eta Santander eta BBVAren osasuna askoz hobeagoa ote da akaso?
Ados, bankuak funtsezkoak dira ekonomiak funtziona dezan: baina orduan zergatik ez dio ematen zuzenean mailegua EBZk PPren Gobernuari, eta honek 1.040 milioi euro aurreztuko luke? Baina ez, halakorik ezin da, EBko itunek ez diotelako uzten EBZri gobernuei zuzenean mailegatzen. Eta askok pentsatzen du, hiru hilabetetan posible bada Gobernuak zero defizitarekin itotzen dituen egonkortasun ituna eraikitzea, zergatik ez da posible beste hirutan finantza arauak aldatzea eta EBZk dirua gobernuei zuzenean mailegatzea? 2012ko Espainiako Gobernuaren aurrekontuko partida batek zera dio: “28.300 milioi euro bankuei interesak ordaintzeko”.
Ondorioak sufritzearen poderioz, greziarrek hobeto ulertu dute zulo beltzaren kontua eta horrexegatik, herritarren artean gero eta indar handiagoa hartzen ari da eurogunetik ateratzearena. Eta, inkesten arabera, hauteskundeak berriz errepikatuko balira, seguruenik gertatuko den legez, Syriza ezkerreko alderdia litzateke garaile eta gobernua eratzeko moduan. Ondoren, ekonomia nobel sari Paul Krugmanek dioenez, Grezia eurotik atera eta Espainian corralitoa jarriko litzateke indarrean. Espainian ere herritarrek bozkatu dute PP, bere garaian greziarrek PASOK edo Demokrazia Berria bozkatu zituzten moduan. Nor ote Espainiako Syriza?
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]