Patxi Lopezek polizia-arrazakeriaren aipamenak ezabatu ditu Espainiako Kongresuko batzorde bateko saioen egunkaritik

  • Patxi Lopez Espainiako Kongresuko Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordeko presidenteak erabaki du ERCko Marta Rosique diputatuak arrazakeria polizialaren inguruan egindako adierazpenak saioen egunkaritik kentzea. Lopezen aburuz, "ez da egia eta iraingarria da".


2020ko ekainaren 10ean - 09:34
Patxi Lopez kongresuan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kongresuan biltzen den Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordeko presidenteak ezabatu egin ditu Marta Rosique ERCko diputatuak arrazakeria polizialaren inguruan egindako aipamenak, Naizek jaso duenez. Honakoa ohartarazi du diputatu katalanak: “Estatu espainiarrean ere arrazakeriagatik hiltzen dira pertsonak".

Baieztapenak ez dira Lopezen gustukoak izan ordea, izan ere, ERCko diputatua kexatu den arren, saioen egunkaritik kentzea erabaki du. Espainiako Gobernuen arrazakeria Trumpenaren mailara heldu ez den arren, Rosiqueren ustez “entzungor egin dute eta arrazakeria betikotzen jarraitzea ahalbidetu dute".

Lopezek eten egin du diputatua eta esan du "arrazakeriagatik hiltzea" auzitegi batek berretsi behar duela, "bestela, ez da egia. Eta egia ez bada, iraingarria denez, saioen egunkaritik desagertuko da ".


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.