PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

  • PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.


2014ko uztailaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sanchez (ezkerrean) orain arte PSOEko buru izan den Alfredo Perez Rubalcabarekin (argazkia: Juan Manuel Prats).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Pedro Sanchezen hitzak, zehazki, hauek izan ziren Garan Alberto Pradillak jaso duenez:

“Bazter ditzagun guztiei eragiten eta sumintzen gaituzten hitzak, adibidez, krisia, langabezia, pobrezia, desberdintasuna, ustelkeria, genero indarkeria, gainbehera instituzionala, independentismoa. Sumina konfiantzaren truke aldatzea proposatzen dizuet. Herrialde handi batean bizitzearen konfiantza. Guk guztiok, gizon eta emakume, egiten dugu handi Espainia”.

Esaldia ez da oharkabean pasa eta uztailaren 28 hiru egunkariren azaletan ageri da (Gara, Deia eta Noticias de Gipuzkoa).

Lopez, Jimenez eta Navarro zuzendaritzan

Independentismoari kontra egiteko federalismoa jarriko du mahai gainean Sanchezek. Gainera, zuzendaritzan sartu ditu Hego Euskal Herriko eta Kataluniako sozialisten ordezkariak (Patxi Lopez, Roberto Jimenez eta Pere Navarro).

Lopezek Vocento taldeko egunkarietan hitz egin du astelehenean. Bere esanetan, Estatuaren erreforma izango du ipar PSOE “berriak”, Katalunia eta Euskal Herria “eroso” senti daitezen Espainian. Erabakitzeko eskubidea eta kontsulta bezalako gaiez galdetu diotenean, Ibarretxe planaren garaietara joan da eta esaldi bakarrean laburbildu du PSOEren jarrera: “Independentzian ez dugu topo egingo”.

Sanchez-Rajoy bilera, soberanismoaren kontra bat eginda

Astelehen arratsaldean dute lehenbiziko hitzordua Pedro Sanchez PSOEko buru berriak eta Espainiako presidente Mariano Rajoyk. Espainiako Estatuak bizi duen egiturazko krisian urgentzia handiena duten gaiak landuko dituzte, tartean Kataluniako prozesu independentista. Bi alderdiak bat datoz gai horretan (ez dute ate hori zabaldu ere egin nahi).

Rajoyk asteazkenean Artur Mas Kataluniako presidentearekin egingo duen bileraren atarian elkartuko dira bi alderdietako ordezkariak Moncloan. Aurreikustekoa da Espainiako Gobernuak gai horretan datozen hilabeteetan hartuko duen jarreraren berri emango diola Rajoyk Sanchezi.


PSOE kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
Goizean argi
Mimoak EAJri

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.