Patxi Lopezek postu garrantzitsua izan dezake PSOEren buruzagitza berrian

  • Hurrengo egunetan osatuko du PSOEk buruzagitza berria. El Mundok argitaratu duenez Pedro Sanchez idazkari nagusiak Espainiako sozialisten artean erreferente diren pertsonak kokatu nahi ditu postu garrantzitsuenetan, eta Patxi Lopez EAEko lehendakari ohia izan daiteke horietako bat, Carme Chaconekin batera.


2014ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Patxi Lopez eta Pedro Sanchez, PSOEko egoitzan (argazkia: Bernardo Díaz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PSOEko azken hauteskundeetan Lopezen emaitzak oso txarrak izan ziren arren, Espainiako Estatuan irudi ona duela eta sozialistek erreferentetzat dutela nabarmendu du El Mundok. Gainera, PSEko idazkaritza nagusia utzi eta gero Sanchezentzat lan egiteko erabat prest agertu da.

Patxi Lopez alderdiko zuzendari berria izan daitekeela diote zurrumurruek, baina bere ingurukoek gezurtatu egin dute, alderdian eginkizun aktiboago bat izan nahi duela argudiatuz.

Susana Díaz Andaluziako Juntako presidenteak ere hainbatetan errefusatu du aukera hori. Antza denez, Pedro Sanchezek Javier Fernandez Asturiasko presidentea du buruan alderdia zuzentzeko, baina hainbat buruzagik emakume bat izendatzea gomendatu diote.

PSOEko zuzendaritza talde berria asteburu honetan onartuko dute ezohiko batzar batean. Pedro Sanchezek taldea 38 kidetik 25era murriztuko duela jakinarazi du, “eraginkorragoa” izateko helburuarekin. Hala ere, murrizketa hori txikiagoa izan daiteke, ez baita behin betikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Patxi Lopez
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.