Lopezek posible ikusten du EAJk proposatutako bidea, Euskadiren nazio izaera aitortzeko

  • Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi ohiak esan du "hitz egin daitekeela" EAJk “Euskadiren nazio izaera” aitortzeko egindako planteamenduari buruz.


2014ko azaroaren 27an - 10:37
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Patxi Lopez prentsaurreko batean, artxiboko irudia. (Argazkia: www.alertadigital.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lopezek esan du Espainiako Konstituzioa aldatzen bada, posible dela Euskadiren nazio izaera aitortzea. Europa Pressek jaso ditu Radio Euskadin egindako adierazpen hauek.

Andoni Ortuzar EBBko buruak Sabino Aranaren heriotzaren 111.urteurrenean  egindako adierazpenei erantzun die horrela EAEko lehendakari ohiak. Ortuzarrek esan zuen Konstituzio aldaketa orok Euskadiren nazio izaera aitortu beharko lukeela, osterantzean, EAJk ez duela ezer jakin nahi.

Espainiako Estatuan antzeko aitortzak egin izan direla gaineratu du Lopezek: “Gaur egungo Estatutu batzuetan badaude halako aitortzak, esaterako Andaluziakoaren kasuan Andaluziako errealitate nazionalaren gainean hitz egiten da”.


Patxi Lopez kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...