Hego Euskal Herria konfinamendua arintzeko lehen fasera pasa du Espainiako Osasun Ministerioak

  • Ostiral arratsaldean hasi da Espainiako Gobernua jakinarazten zein lurralde pasa den lehen fasera deskonfinamenduari dagokionez. Nafarroari baimendu dio lehen fasera igarotzea, eldiario.es-ek aurreratu duenez. Ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ere pasa direla jakinarazi du Fernando Simonek prentsaurrean.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa deskonfinamenduaren lehen fasera igaro ditu Espainiako Gobernuak. (Dani Blanco)

2020ko maiatzaren 08an - 18:45

Espainiako Osasun Ministerioak Nafarroako gobernuari jakinarazi dio deskonfinamenduaren lehen fasera pasatzeko baimena ematen diola. Ondoren, Salvador Illa Osasun ministroak eta Osasun Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek eman dute prentsaurrekoa elkarrekin. Bertan jakinarazi dute estatuko zein lurraldek egin duten aurrear eta zeinek ez. Hego Euskal Herriko lau lurraldeak konfinamendua arintzeko lehen fasera igaroko dira astelehenean, bertan jakinarazi dutenez.

Apirilaren 28an Espainiako gobernuak jakinarazi zituen lehen faseak ekarriko zituen aldaketak: hamar pertsona arteko bilkurak onartuko dituzte etxe barruan eta kanpoan. Taberna eta jatetxeen terrazak irekiko dituzte, eserlekuak mugatuta. Liburutegi eta museoak ere irekiko dituzte. Azoka eta 400 metro koadro arteko dendek irekitzeko baimena izango dute. Merkatal guneak ezingo dira ireki. Terrazak edo ostalaritzan, hotel edo alojamentu turistikoak irekitzeko baimena emango dute, espazio komunak salbuespen hartuta. Lokalak irekitzean ordutegien mugak egongo dira. Otoitzerako guneak ireki ahal izango dira aforoa neurtuta. Garraio publikoan maskarila "bereziki gomendua" izango da. Udalek azokak irekitzeko baimena izango dute, postuen laurdena jartzen badute. Hala ere, larunbatean argitaratuko ditu Espainiako Boletin Ofizialak zehaztasunak.

Datorren astean neurri hauek baloratuko dituztela adierazi du Illak eta baloratuko dutela zeinekin jarraitu aurrera. Fase bakoitza, gutxienez, bi astekoa izango da.

Iñigo Urkulluk eskatua zion Espainiako Gobernuari lurraldeen artean bidaiatzeko aukera bermatzeko.

Espainiako Osasun Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek eguerdian jakinarazi du lehen fasean orain arteko berak izango dira kalera ateratzeko ordutegiak, aldaketa txiki batzuekin. Helburua talderik zaurgarrienak babestea izango dela adierazi du ostiralean egindako agerraldian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude