Pasaiako portuko ustelkeria kasua: urtebete ondoriorik gabe

  • Macarena Olona estatuko abokatuak eta portuko aholkulariak iazko apirilean salatu zuen fiskaltzaren aurrean Pasaiako portuko lonjaren eraikuntzan balizko ustelkeria kasua. Espainiako Estatu mailan indarrean daude ere beste hamar portutako ustelkeria kasuen ikerketak.


2017ko martxoaren 20an - 13:35
Pasaiako portua. Pasaiako portua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

4,9 milioi euroko desbideratzea zegoela sumatu zuen. 2011n hasi ziren lonja eraikitzen, eta hasiera batean obrek 26 hilabete iraun behar bazuten ere, oraindik ez daude amaituta. Bitarte horretan %32ko gain-kostuak adierazi dituzte eraikitzaileek.

Jada 2012an Idom ingeniaritza enpresak ohartarazi zuen “etengabeko” aldaketak zeudela aurrekontuetan, denak gorantz. Olonak esan du ikerketak ebatzi behar duela ea gorakada horiek enpresa eraikitzaileak eta portuko pertsonalak aberasteko egindako azpijokoen ondorio diren. Iaz portuko administrazio kontseiluan zenbait barne salaketa egin eta soilik LABen babesa jaso zuen Olonak, eta fiskalari helarazi zion kasua.

Mercedes Bautista fiskalak salaketa jarri zuen epaitegietan eta Guardia Zibilak ikerketa abiarazi zuen. Momentuz ikerketen jo puntuan daude Portuko zuzendari ohi Gregorio Irigoyen, obretako buru David Candelario eta enpresa eraikitzaileak —FCC eta Lurgoien— . Portuko autoritatearen zuzendari Ricardo Peñaren jarduna ere aztertzeko asmoa adierazi dute ikerketan. Aldi berean, Espainiako Kontuen Auzitegiak ere aztertu du kasua.

Etorkizun argirik ez

Azken hilabeteetan polemika sortu da obren kontu-ikuskaritzaren harira. Jarduera hori egiteko arloko hiru “handirengana” jotzea aholkatu zuen Olonak, baina Peñak hemengo enpresa bati eman zion lana, Ingeniería Salaberriari. Esleipen hori nahieran egindako erabaki pertsonala dela adierazi diote Eldiario.es medioari. Espainiako Estatuak, berriz, Intemac enpresari esleitu dio kontu-ikuskaritza paraleloa; Bartzelonako portuko ustelkeria kasu batean nahasita dago enpresa hori.

Barne iturriek kezka adierazi diote medioari, enpresa horrek egindako kontu-ikuskaritzak gertakariei garrantzia kenduko diotela sumatzen dute.

Kasuak ez du etorkizun argirik. Bertako fiskaltzak eta estatuaren abokatuak kasua zuzenbide penaletik salatu duten bitartean, estatu mailako beren kideek artxibatzea eskatu dute Kontuen Auzitegian, martxan dituen beste hamar ustelkeria kasuren testuinguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!