Asteartean bete dira 38 urte Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistak erakundeko lau kide hil zituenetik Pasaiako badian. Urtemugaren harira, hildakoak oroitu dituzte Azpeitian, baina larunbaterako gorde dute ekitaldi nagusia. Azpeitian egingo da, 19:00etatik aurrera Azoka plazan.
1984ko martxoaren 22an, Pasaiako Badian, Espainiako Poliziak tiroz hil zituen Pedro Mari Isart, Rafael Delas, Jose Mari Izura eta Dioni Aizpuru, Komando Autonomo Antikapitalistak erakundeko kideak. Sarraskiaren 38. urteurrenean, hildakoak oroitu dituzte Azpeitiko Enparan Dorretxearen atzean dagoen monolitoaren bueltan, Pasaiako Sarraskia Argitu plataformak antolatutako ekitaldian. Bertan parte hartu dute, besteren artean, Dioni Aizpuru zenaren anai-arreba Peio Aizpuruk eta Pilar Arbelaitzek, eta baita Pedro Mari Isart zenaren arreba Arantxa Isartek.
Halere, martxoaren 26rako gorde dute ekitaldi nagusia. Larunbatean berriz oroituko dituzte Poliziak hildakoak Azpeitian, 19:00etatik aurrera, Azoka plazan. Isart, Delas, Izura eta Aizpururen senideek ez ezik, bertan parte hartuko dute Jon Maia bertsolariak eta Joseba Sarrionandia idazleak ere, besteak beste.
Oroimenarekin batera, aldarrikapenei ere egingo diete lekua. "Pasaiako sarraskia argitzeko eskaera izango da aldarri zentrala, torturaren aurkako aldarriarekin batera", jakinarazi dute antolatzaileek. Urteak dira segada hura ikertzeko eskakizuna mahai gainean dela, baina "erailketak ikusi zituzten testiguak eta beste hamaika proba dauden arren, oraindik ez da kasuaren egia, justizia, erreparazio edo aitortza ofizialik izan. Senide eta lagunek kasua argitzeko lanean jarraitzen dute".
Bestetik, antolatzaileek azpimarratu bezala, "tortura Pasaiako sarraskia burutzeko ezinbesteko elementua" izan zen. Izan ere, "Pedro Mari Isartek torturaren sufrikariotik gehiago ez pasatzeko erabaki zuen Iparraldera ihes egitea". Eta bestetik, Rosa Jimeno oriotarrari egindako torturek ahalbidetu zioten Poliziari Pasaiako segada antolatzea. Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 18an bahitu zuen Jimeno Donostian, eta Dionisio Aizpururekin hitzordua egin zuen arte torturatu zuten.
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.