Parte-hartzean oinarrituriko ereduak aztergai, enpresa ekosistema eraldatzaile baterantz egiteko

  • Enpresa eta eragile talde batek sustaturik, parte-hartzean oinarrituriko enpresen ereduak aztertu zituzten Hernaniko Orona-Ideon, Beterri-Buruntza eskualdean garatzen hasiak diren programa baten baitan. Enpresaren jabetza, bazkide izateko prozesuak, zuzenbidearen mugak edota horizontaltasuna lortzeko eman beharreko urratsak izan zituzten mintzagai.

ARGIA @argia
2019ko azaroaren 08a
Hernaniko Orona-Ideon egin zen jardunaldia (arg: Bira Produkzioak)

Orona Fundazioko aretoa lepo bete zen enpresa eta erakundeetako ordezkariz ostegun goizean, ez ohiko jardunaldia antolatu baitu Beterri Saretuz ekimenak. Hainbat enpresak –tartean ARGIAk– beren esperientziaren bidez azaldu dute barne egituretan langile eta bazkideen parte-hartzea nola sustraitu duten, gako eraldatzaileak erabiliz kasu askotan.

Ekitaldian Hernaniko Udaleko, eskualdeko udal erakundeetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira, baita beste enpresetako kideak eta ekintzaileak ere.

 

 

Ezker eskuin, TaPuntu, ARGIA, Talleres Mitxelena, Fagor Ederlan eta KateaLegaiako kideak euren esperientzia azaltzen (arg: Bira Produkzioak)

 

 

Alor eta elkarte ugaritatik ari dira langileen parte-hartzea sustatzen enpresetan, baina nola? "Pertsonetan oinarrituriko enpresak" behar direla azaldu zuen Joseba Amondarain Aldundiko enpresa sustapenerako zerbitzu-buruak.

Aitzitik, jardunaldiaren ondorioetako bat izan zen enpresaren jabetzan dagoela gako nagusia, egungo zuzenbideak bertikaltasuna lehenesten baitu, EHUko GEZKI institutuko Aitor Bengoetxearen hitzetan. Zentzu horretan, kooperatibizazio prozesuei ekin eta langileek erabakietan –eta emaitzetan– parte-hartzeko zein bide egin aztertu zuten bertaratuek, besteak beste.

 

 

GEZKIko Aitor Bengoetxearen hitzaldia (arg.: Bira produkzioak)

 

 

 

 

Jardunaldian, enpresa, erakunde eta ekintzaile sozialen ekarpenak jaso ziren (arg.: Bira Produkzioak)

 

 

 Jardunaldian jasotako ekarpenekin lanean jarraituko dutela azaldu dute Beterri Saretuz ekimeneko sustatzaileek, eta datorren urtera begira saio gehiago izango dira, eskualdean ekosistema edo enpresa-nodo eraldatzaile eta parte-hartzaile baterantz egiteko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Ekonomia eraldatzailea kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude