“Parke eolikoen kokapena erabakitzea herrien esku egon beharko luke”

  • Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak gune eolikoak sortzeko proposatu dituen eremuen artean daude Mutrikuko, Berriatuko eta Markina-Xemeingo eremuak.


2023ko maiatzaren 19an - 11:02
Azken eguneraketa: 2023-05-22 12:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzaren 10ean EAEko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari onespena eman dio Eusko Jaurlaritzak. 57 udalerritako mendiguneak aukeratu dituzte zentral eolikoak ezartzeko, eta tartean dira Mutriku, Berriatua, Markina-Xemein, Muxika eta Morgako guneak. Alegazioak egiteko 45 eguneko epea zabaldu dute.

Mutrikuren kasuan, Arno ondoko eremua aukeratu dute, Berriatuarekin muga egiten duena. Mutriku Natur Taldetik guneen aukeraketaren erabakia herritarren esku geratzeko beharra azpimarratu dute: “Ingurumen aldetik gune oso baliotsuak daude zerrenda horretan. Uste dugu gune baliotsuenak babestu egin behar ditugula. Eolikoak jarri behar direla onartzen dugu, baina non jarri erabakitzea herrien esku egotea beharrezkoa da”.

Mutriku Natur Taldea: “Natur talde bezala gizarteari egia esatea da eskatzen duguna. Energia bukatzen ari da eta egun daramagun kontsumoa sostengaezina da”

Hala ere,  amankomunean egin beharreko lanketa bat dela azpimarratu dute, legedia begiratu eta gainontzeko herriekin batera landu beharreko prozesua: “Mutrikukoa ez dugu kasu isolatu bat bezala landu behar, EAEko gainontzeko herriekin batera landu behar den zerbait da”. Biodibertsitatea denona izanik, ikuspuntu orokor batetik erabakiak hartzearen beharra jarri dute erdigunean. Bestela, ondorioak herri txikienek jasango dituztela diote: “5.000 biztanle gara Mutrikun, osoko bilkuran mozioa sartuko dugu udalari defentsa juridikorako diru poltsa bat sortzeko eskatuz. Guk gure arazoak konpondu ahalko ditugu, baina Arabako 100 biztanleko herri txiki batek jasango ditu ondorioak”.

Energia berriztagarria. Parke eolikoak sortzeko beharraren atzean dagoena azaleratu eta kontzientzia sortzearen beharra azpimarratu dute taldetik: “Natur talde bezala gizarteari egia esatea da eskatzen duguna. Energia bukatzen ari da eta egun daramagun kontsumoa sostengaezina da. Urte luzez pilatzen joan den energia 60 urtean gastatu nahi dugu, eta amaitzen denean zer?”. Bizimodu aldaketa behartu baten aurrean egonik, hiru puntu azpimarratu dituzte: kontsumoa murriztea, herriko sareetan produzitzea eta eremuak non egin erabakitzeko aukera. “Petrolioa ez da bukatuko egun batetik bestera, baina ez da izango errentagarria ateratzea. Ateratzen dana ondo erabiltzea izango da gakoa, lehentasunak ezarri behar dira. Irtenbidea badago, elkarlanez aurrera egiterik badago.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-07 | ARGIA
Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, “lurraren defentsa antolatzeko”

Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian

Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]


2024-11-13 | Leire Ibar
Beste hiru parke fotovoltaiko eta eoliko bat ezartzeko proiektuak aurkeztu dituzte Araban

Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen

"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Aldundiak Jaurlaritzari
TXOSTENA ESKLUSIBAN | “Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria”

Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]


Eguneraketa berriak daude