Frantziako bi poliziak ETAren 100 bat arma lapurtu zituzten armagabetze prozesuan

  • "Bi poliziak ETAk 2017an eta 2018an Frantziako Poliziaren esku laga zituen ehun arma baino gehiago beraientzat gordeta zituzten", Frantziako Le Point egunkariak zabaldu du albistea. Askotariko armak atzeman dituzten Frantziako Estatuko Arras herrian (Pas-de-Calais departamendua). Detonagailuak eta metrailetak –kalaxnikov bat barne– biltegi batean gordeta zeuden. 100 arma inguru orotara.

Frantziako polizia ETAren arma-zulo bat arakatzen.

2020ko urtarrilaren 17an - 09:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itxura batez, Frantziako agintariek ETAk entregatutako hainbat arma suntsitu zuten, baina ez denak. Arrazoia edo aitzakia: arma sorta bat gorde zuten ea ETAk Poliziaren aurkako erasoetan erabilia zen aztertzeko .

Lan horretaz ardura hartu zuten bi poliziak, ordea, hori egin ordez, beren ardurapeko biltegi batean atxiki dituzte armak. Poliziek diotenez, "armekiko berezko pasioa" dute eta ez zuten "arma trafikoa" egiteko asmorik.

Frantziako justiziak jurisprudentzian jarri du kasua. Auzibidea zabalduta dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!