Paraguaiko presidenteak salatu du bere kontrako estatu kolpea eman nahi dutela

  • Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak salatu du beraren kontrako estatu kolpea eman nahi dutela. Atzo arratsaldean herrialdeko senatuan Lugoren kontrako karguak aurkeztu zituzten oposizioko kideek. Prozedura horren helburua presidenteari epaiketa politikoa egitea da. Oposizioko indar nagusia egin du Lugok estatu-kolpearen arduradun eta salatu du epaiketa polizikoa abian jartzeko egin duten prozedura herrialdeko konstituzioaren kontrakoa dela.


2012ko ekainaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Fernando Lugo, Paraguaiko presidentea

Hego Amerikako herrialdeek mugimendu horien kontra erreakzionatu dute. UNASURek, Rafael Correa Ekuadorko presidentearen bidez adierazi du ez duela Paraguain beste gobernu bat aitortuko eta Lugoren kontrako prozedura ez dela legezkoa. Hego Amerikako estatuak biltzen dituen erakundeak adierazi du mugak itxiko lituzketela, estatu-kolpea gauzatuz gero.

Fernando Lugo 2008an iritsi zen Paraguaiko gobernura. Bere garaipenak amaiera eman zion 60 urtez herrialdea gobernatu zuen eskuineko Partido Coloradoren nagusitasunari. Paraguaiko historian egon den bigarren ezkerreko presidentea da.

Informazio gehiago:

Fernando Lugok Telesur katean hitz egin zuen bart gauean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paraguai
2021-01-15 | Axier Lopez
11 urteko bi haur argentinar exekutatu izana leporatu diote Paraguaiko armadari

Paraguaiko Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, Maria Carmen Villalba eta Lilian Mariana Villalba. 11 urteko bi neska argentinarrak "borrokan hilak" izan ziren. Baina lekukoek eta Argentinako mugimendu sozial anitzek, giza eskubideen aldeko erakundeek eta... [+]


Constanza Barrios. Migratzailearen bizi istorioa
"600 euro irabazi eta 50 gordetzen nituen neuretzat, gainerakoa Paraguaira"

2005ean heldu zen Paraguaitik, lanera, bere bi seme-alabei han unibertsitate ikasketak ordaindu nahirik. Egin zuen lan, irabazi zuen diru, burutu zituzten ikasketak etxeko biek. Bitartean, euskalduna esposatu zuen, gutartu zen... Urrian alargundu zen. Hiru aste gabe itzulia zen... [+]


Paraguai: 35 urte arteko zigorrak Curuguatyko hilketengatik epaitutako nekazariei

Marina Cueko lurrak okupatu zituztenen eta poliziaren arteko liskarrek 17 hildako eragin zituzten 2012an; poliziak ziren sei. Fiskaltzak haien heriotzak soilik ikertu ditu.


2014-04-29 | Iker Blas
Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda

Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.


2014-02-05 | Iker Blas
Mate bat eta amodio bat

Argentinarren, paraguaitarren eta uruguaitarren idiosinkrasia ezin da ulertu mate infusioa gabe. Hainbesteko garrantzia zergatik ematen dioten jakin nahi?


Eguneraketa berriak daude