Fernando Lugok badu lanik Paraguai “konpontzeko”

  • Gauza jakina zen Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak ez zuela erronka makala, Partido Coloradoaren 60 urteko agintaldian loratutako indarren aurka aritzea. Horren adibide zehatz bezain gordin baten berri eman digute Igor Olabarrietak, Jon Sanzek (Komite Internazionalistak) eta Martintxo Mantxok (Ekologistak Martxan), eskutitz baten bidez. Nekazaritzan mono-landaketa nagusi dela, paraguaitar laborariaren egoerak hondoa jo du, eta horri aurre egiteko mugimendua errepresio latza jasaten ari da, hainbat hilketa barne.


2008ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Paraguai: latifundistak jaun eta jabe eta nekazariak sutan
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

Olabarrieta, Sanz eta Mantxoren arabera beti ere, azken hamarkadan multinazionalek Paraguaiko nekazal lurrak eskuratzeari ekin diote, mono-landaketa eredua inposatuz. Pikutara autokontsumoan oinarritutako sistema eta pikutara nekazaria bera ere, mono-landaketak haren beharrik ez baitu. Gailu erraldoi batek lanpostua kendu diela eta, laborari askok lurrak saldu edo alokatu beste irtenbiderik ez du, non ez duten zuzenean lur jabe berriek kanporatzen. Lurra utzi arazteko presioa eskerga da: pestizidekin egindako fumigaziotik indar paramilitarren jazarpenera; hilketara, kasu larrienetan.

 

Nekazaria galtzaile, soja garaile. Bera da mono-landaketaren ikur nagusia, inondik inora. Paraguai da produktu horren seigarren ekoizlea munduan, lurraldez askoz handiagoak diren bost herrialderen atzetik. Iaz, nekazaritza-lurren %60 soja landatzeko erabili zen, gehiena transgenikoa. Gutunaren sinatzaileek gogorarazten dutenez, soja transgenikoa landatzeak pestizidak intentsiboki erabiltzea dakar. Baita debekatuta dauden batzuk ere. Ondorioak latzak dira: landatutako beste lur eremu batzuk erre, animaliak hil, ura kutsatu, gizakien osasuna hondatu. Abortuak, malformazioak, minbizia... Halakoak datoz pestiziden eskutik. Heriotzaren bat ere bai.

 

Esan bezala, nekazaritza eredu hauek errepresioa erabilita ezartzen dira. 1985etik 2005era 77 nekazari hil edo desagerrarazi zituzten; gaur egun kopuru hori 100eraino hazi dela uste da. Xehetasun gehiago aurkituko duzue Chokokue izeneko txostenean, sarean. Aurtengo apirilean Fernando Lugo hautatu zuten Paraguaiko presidente, eta horrek itxaropenak sortu zituen nekazariengan. Bistan geratu da ordea demokratizazio prozesuak, halakorik abiatu bada, bide luzea daukala oraindik egiteke. "Interes ekonomikoek argi erakutsi dute –diote Olabarrietak, Sanzek eta Mantxok– garesti salduko dituztela orain arte irabazitako prebendak". Faktura, ohi denez, nekazariak ari dira ordaintzen beren larruz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paraguai
2021-07-19
Liburu berria udazkenean: Paraquaria
«Elizak hala deitzen dio Paraguairi, Paraquaria izan zen Paraguairen lehen izena. Kontatzen da nola salbatu ziren guaraniak eta guaranien kultura jesuita euskaldun batzuei esker. Pentsa, garai batean Uruguai Nueva Vizcaya deitzen zuten. Ez zait gustatzen ebanjelizazioa,... [+]

2021-01-15 | Axier Lopez
11 urteko bi haur argentinar exekutatu izana leporatu diote Paraguaiko armadari

Paraguaiko Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, Maria Carmen Villalba eta Lilian Mariana Villalba. 11 urteko bi neska argentinarrak "borrokan hilak" izan ziren. Baina lekukoek eta Argentinako mugimendu sozial anitzek, giza eskubideen aldeko erakundeek eta... [+]


Constanza Barrios. Migratzailearen bizi istorioa
"600 euro irabazi eta 50 gordetzen nituen neuretzat, gainerakoa Paraguaira"

2005ean heldu zen Paraguaitik, lanera, bere bi seme-alabei han unibertsitate ikasketak ordaindu nahirik. Egin zuen lan, irabazi zuen diru, burutu zituzten ikasketak etxeko biek. Bitartean, euskalduna esposatu zuen, gutartu zen... Urrian alargundu zen. Hiru aste gabe itzulia zen... [+]


Paraguai: 35 urte arteko zigorrak Curuguatyko hilketengatik epaitutako nekazariei

Marina Cueko lurrak okupatu zituztenen eta poliziaren arteko liskarrek 17 hildako eragin zituzten 2012an; poliziak ziren sei. Fiskaltzak haien heriotzak soilik ikertu ditu.


2014-04-29 | Iker Blas
Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda

Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.


2014-02-05 | Iker Blas
Mate bat eta amodio bat

Argentinarren, paraguaitarren eta uruguaitarren idiosinkrasia ezin da ulertu mate infusioa gabe. Hainbesteko garrantzia zergatik ematen dioten jakin nahi?


2013-07-10 | Kike Amonarriz
Hizkuntza indigenak: heriotzera kondenatuak?

Claves: Lenguas indígenas: ¿Condenadas a morir? debate-programan hizkuntza indigenei buruz iazko abenduaren 22an eskainitako saioa aurkitu nuen. Interes berezia du guretzat, Paraguai delako lurralde osoan hizkuntza indigena bat ofizialtzat duen... [+]


2012-12-21 | Axier Lopez
Orkestra birziklatua
MULTIMEDIA - erreportajea

Imajinazioa eta esku trebeak baino ez dira behar orkestra oso bat sortzeko.


2012-06-27
Zein interes daude Fernando Lugo Paraguaiko presidente ohiaren kontrako kolpearen atzean?

Paraguain joan den ostiralean Fernando Lugo presidentea kargutik kendu zuten. Lugok berak “estatu kolpe” gisa definitu zuen bere kontrako epaiketa politikoa. Hego Amerikako herrialdeek gaiaren inguruan posizioak hartzen dituzten bitartean, Lugok gobernu paraleloa... [+]


2012-06-22
Paraguaiko presidenteak salatu du bere kontrako estatu kolpea eman nahi dutela

Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak salatu du beraren kontrako estatu kolpea eman nahi dutela. Atzo arratsaldean herrialdeko senatuan Lugoren kontrako karguak aurkeztu zituzten oposizioko kideek. Prozedura horren helburua presidenteari epaiketa politikoa egitea da... [+]


2010-03-15
Sojak bota ditu etxetik
MULTIMEDIA - argazki-galeria
Itapua eskualdean dago 13 de Mayo gunea, Paraguain. Azken sei urteetan hamazazpi aldiz bota dituzte han bizi diren 40 familiak, eta hamazazpi aldiz bueltatu dira bertara, hutsetik hastera. Garai batean, Alfredo Stroessner diktadoreak bere medikuari eman zion zortzi hektarea... [+]

Jatorrizko ametsak
MULTIMEDIA - diaporama

Mondragon Unibertsitateak Hego Amerikako hainbat komunitatetako ordezkariak gonbidatu ditu euskalgintzaren esperientzia bertatik bertara ezagutu dezaten. Urriaren 13az geroztik Euskal Herriko bazter batetik bestera ibili dira eta asteazkenenean ARGIAren Lasarte-Oriako... [+]


Eguneraketa berriak daude