Zein interes daude Fernando Lugo Paraguaiko presidente ohiaren kontrako kolpearen atzean?

  • Paraguain joan den ostiralean Fernando Lugo presidentea kargutik kendu zuten. Lugok berak “estatu kolpe” gisa definitu zuen bere kontrako epaiketa politikoa. Hego Amerikako herrialdeek gaiaren inguruan posizioak hartzen dituzten bitartean, Lugok gobernu paraleloa osatu du. Baina, nor dago maniobra horien atzean? Idilio Méndezek Mexikoko La Jornada egunkarian idatzitako artikuluak arrasto batzuk ematen ditu. Jarraian dituzue pasarte batzuk:

2012ko ekainaren 27a
Kolpearen kontra protestak izan dira egunotan Paraguain

“Hiru interesek bat egin zuten Fernando Lugo kargutik kentzeko: agronegozioaren eta sektore finantzarioko transnazionalen interesak; lurren jabe den oligarkiak, kapital transnazionalarekin bat eginda, eta eskuineko alderdi politikoak. Denak ere AEBen babespean”.

(…)

“Ekoizpen Gremioen Batasunak [Union de Gremios de Producción, UGP gaztelaniazko sigletan] antolatu du Lugoren kontrako trama hau guztia. Herrialdeko ekoizle mekanizatuak biltzen ditu baina praktikan lurjabeen, espekulatzaileen eta errentadunen estalpea da. Monsanto transnazionalak bere kotoi eta arto hazi transgenikoak ezartzeko eragozpenak izan zituenean, araudiak betetzen ez zituztelako, UGPren presioa hasi zen. (…) Gremio horrek, aurrena Miguel Lovera kargutik kentzeko presionatu zuen, herrialdeko hazien eta agrokimikoen kontrolerako erakundea zuzentzen zuen teknikaria. Gero protesta nazionalarekin mehatxatu zuen, traktorekada izenekoarekin, errepideak laborantza-makinekin ixtearekin alegia, eta azkenik Lugoren epaiketa politikoaren alde presionatu zuen”.

(…)

“Azkenik, egunotan, Lugok eta bere aholkulariek onartu beharko dute akats larria egin zutela: pentsatu zuten inperialismoarekin bat eginda goberna zezaketela, oligarkia feudalarekin eta eskuineko alderdiekin (…) Atilio Boronek dioen bezala, akatsa da sinestea Lugorena bezalako gobernu batek, aurrerakoi epela, bidea egin zezakeenik interes oligarkiko eta inperialei amore emanda, gizarte mugimenduak eta ezkerreko alderdiak artikulatu gabe”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Paraguai

Paraguai kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut
Eguneraketa berriak daude