Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako erabilerara ere zabaltzen da.

Urteetan diru asko eta asko erabili da ikastetxeak gailuz hornitzeko, baina erabileraren gaineko hausnarketaren beharra gero eta nabarmenagoa da gizartean. Europara begiratuz gero, digitalizazio planak aztertzen ari direla ikus dezakegu. Izan ere, inbertsio handiak egin diren herrialdeetan ez da ikasketa emaitzetan hobekuntzarik ikusi, are gehiago, irakurketa ulermenean behera egin dute ikasleek.

Gu ere guraso gisa arduratuta gaude, eta beharrezkoa ikusten dugu gailuen erabileraren gaineko gogoeta eta eztabaida, familiak eta ikastetxea bere baitan hartuko dituena. Gaur egun, institutuko ikasleei, ikastetxera sartu orduko gailu bana ematen zaie. Ikasgai gehienetan erabiltzen dute, eta etxerako lanak ere, sarritan, ordenagailua lagun egin behar izaten dituzte. Gailuek ez daukate inolako kontrolik eduki edo denborari dagokionez, eta horrek arazoak sortzen ditu etxe askotan. Ikastetxeko erabileran ere, helburuen eta jarraipen zehatzaren falta sumatzen dugu.

Gurasoak ez gaude pantailen kontra. Konpetentzia digitalak landu behar direla uste dugu. Gure seme-alabek gailuak modu seguru, osasungarri, jasangarri, kritiko eta arduratsuan erabiltzen ikasi behar dutela

Gurasoak ez gaude pantailen kontra. Konpetentzia digitalak landu behar direla uste dugu. Hau da, gure seme-alabek gailuak modu seguru, osasungarri, jasangarri, kritiko eta arduratsuan erabiltzen ikasi behar dutela.

Horretarako, gailuak, ikasleei helarazi aurretik, konfiguratu egin behar dira. Alde batetik, ikasleen adinerako desegokiak diren edukiak saihesteko neurriak ipini behar dira. Bestalde, erabilera mugatu behar da, denbora gehiegi erabil ez ditzaten.

Adituen arabera, 12 urtetik 17ra bitartean ordu bi egon beharko lirateke, asko jota, pantaila aurrean. Izan ere, gure seme-alabek, beraien adina eta garapena kontuan hartuz, ezin dute erabilera arduratsua egin, ez denboran, ezta edukien aukeraketan ere. Gainera, distrakzio iturri bihurtzen da bestelako jardueretan dabiltzanean ere.

Horrez gainera, gure ume eta gazteak pantailen erabilerarako hezi behar direla uste dugu, pentsamendu kritikoz jokatu dezaten, eta erabilera arduratsuan trebatu daitezen.

Jasangarritasunari dagokionez, jakitun egin behar ditugu ikasleak, ingurumenean zer nolako aztarna izugarria uzten duen gailuak neurrigabe egiteak, baita erabilerak berak ere.

Pantailak alde batera utzita, ikerketek diotenez, eskuz idazteak eta euskarri analogikoak erabiltzeak abantailak ditu memorian eta arretan. Pentsamendu abstraktua garatzeko eta motibaziorako ere hobeak direla ikusi da. Horrekin ez dugu esan nahi pantailak guztiz alboratu behar direnik, erabilera kontzientea egin behar dela baizik. Institutuari eskatzen diogu noiz eta zertarako erabiliko diren zehaztea, balio erantsia noiz duten antzeman, eta ikasleen garapena eta ezaugarriak kontuan izanik zentzuz erabiltzea.

Artikulu hau, hausnarketa prozesu honetako pausu bat gehiago da.

2024ko azaroan, Arratia institutura hurrengo eskaera bidali genuen:

  • Etxera ekartzen dituzten gailuek (Chromebookek) kontrol bat izan dezatela eduki desegokietara sartu ez daitezen.
  • Kontrol hori ez daukaten bitartean gailuak eskolan soilik erabiltzea.
  • Eskolan Chromebookaren erabileraren hausnarketa egitea, eta jarraipen zehatza.

Eskaera hau babestuz sinatu zutenak:

Altxa Burua Arratia
Arratiako Mankonumitateko Prebentzio saila
Tranbia Txiki Arratia BHIko Guraso Elkartea
Igorreko Eskolako Guraso Elkartea
Zeanuriko Eskolako Guraso Elkartea
Areatzako Eskolako Guraso Elkartea
Arteako Eskolako Guraso Elkartea
Dimako Eskolako Guraso Elkartea
Tranbia Txikiko bazkideen artean 70 familiatik gora

Tranbia txiki guraso elkartearen zuzendaritza batzordea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.