Palomares garbitu zuten militarrak, minbiziaren biktima 50 urte beranduago

  • The New York Times-ek argitaratu berri duen erreportajeak erakutsi du Palomareseko istripuaren ondoren garbiketa lanetan ibili ziren militar estatubatuarrek osasunean kalteak jasan dituztela, eremuko erradiazioarekiko esposizioagatik.


2016ko ekainaren 21an - 10:06
Palomareseko istripuaren ondoren Espainian zeuden AEBetako aire armadako 1.600 lagun eremua garbitzen ibili ziren. (Arg.: AEBetako aire armada)

1966an, Gerra Hotzean, bi abioik talka egin zuten Palomaresen, Almerian (Espainia). Bata bonbardaketetarako hegazkina zen. Bestea, horniketa lanetakoa. Istripuaren ondorioz lau lehergailu atomiko erori ziren Palomareseko kostara. Espainian zeuden AEBetako aire armadako 1.600 lagun eremua garbitzen ibili ziren: sukaldariak, musikariak eta dendariak.

Eremua segurua zela baieztatu zuten AEBetako eta Espainiako gobernuek, eta ez zegoela osasunerako arriskutsua izan zitekeen zantzurik. Manuel Fraga Francoren Informazio eta Turismo ministroak Palomareseko hondartzan bainua hartu zuen hura ziurtatu nahian.

The New York Times-en erreportajeak, ordea, erakutsi du garbiketa lanetan ibili zirenek osasun arazoak dituztela 50 urte beranduago, erradiazioagatik. 40 pertsonarekin hitz egin du egunkariak eta horietatik 21ek minbizia dute gaur egun. Bederatzi lagun gaixotasun horren ondorioz hil dira. Gainera, kazetak adierazi du gaixoek 2.000 dolarretik gora ordaindu behar dituztela hilero sendatzeko ahaleginetan eta hori dohainik izan beharko litzatekeela. Baina AEBetako Indar armatuek hondamendia aitortzen ez duten bitartean kaltetuek ez dute biktima aitorpena izango eta beraz diru laguntza ere ez.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arma nuklearrak
2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2023-06-13 | Ilargi Manzanares
Arma nuklearretan estatuek egindako gastua, hirugarren urtez jarraian, gora

Arma nuklearrak dituzten bederatzi herrialdeek 82.900 milioi dolar gastatu zituzten iaz arma horietan, 2021ean baino %3 gehiago. Arma Nuklearren Indargabetzerako Nazioarteko Kanpainak (ICAN) argitaratutako txosteneko datuak dira. Minutuko 157.000 dolar baino gehiago.


Bielorrusian arma nuklearrak zabaltzeko asmoak tentsioa areagotu du

Vladimir Putinek iragarri du prest daudela jada hamar hegazkin armak Bielorrusian zabaltzeko. Europak mehatxu egin dio Bielorrusiari, eta planarekin aurrera jarraitu ezkero "zigor gehiagorekin" erantzungo diola adierazi du.


Eguneraketa berriak daude