Frantziako Tourrean Palestinako banderak erakustera deitu dute, Israel Premier Tech taldearen presentziagatik

  • Israel-Premier Tech txirrindulari taldeak parte hartuko du Euskal Herrian hasiko den Frantziako Tourrean. Euskal Herriko Palestinarekin Elkartasun mugimenduak presentzia sionistaren aurka eta Palestinaren askatasunaren aldeko aldarrriak erakustera animatu nahi ditu zaleak.


2023ko ekainaren 26an - 12:42
Zabaldu duen argazkia Zabaldu duen argazkia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Tourrean Israel-Premier Tech izeneko txirrindulari taldearen parte hartzea dela eta, Palestinaren askatasunaren alde eta "adierazpen sionista ororen aurkako" aldarrikapenak egitea eskatu dute.

Aipatu txirrindulari taldea “estatu terorrista zuritzeko” estrategiaren parte dela salatu du Euskal Herriko Palestinarekin Elkaratasun mugimenduak. Euskal Herrian ez direla ongi etorriak erakusteko bandera palestinarrak ateratzera dei egin dute.

Taldearen nondik-norakoak

2015. urtean egin zuen debuta taldeak maila profesionalean. Horrezkero, taldea handituz joan da eta geroz eta txapelketa gehiagotan parte hartu du. Esaterako, 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Frantziako Tourrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!