Palestinaren alde, Israeli boikot egin diote Itsasuko supermerkatu batean Aitzinako gazteek

  • Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte ostegun goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 1ean - 08:34
Aitzinako kideak Israelgo laranjak eramaten.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Herri zapalduetako askapen borroketako kideak burkide ditugu, denok mundu berri bat daramagulako baitan”, azaldu dute Aitzinako kideek. Izan ere, ostegunean burututako ekintza batean Israelek Palestinan egindako azken sarraskiak salatu nahi izan dituzte, Itsasuko Intermarché supermerkatutik Israeleko jatorria duten produktuak ateraz. 

Lobby sionistak multinazional indartsuenetan adar luzeak dituela adierazi dute gazteek; eta beraz, “gurean ohikoak diren hainbat produktu erosiz, palestinarren aurkako genozidioa babesten dugu”. Hori dela eta, BDZ (Boikota. Desinbertsioa. Zigorra) kanpainarekin bat egin dute, Israelek daraman “apartheid politika” salatzeko.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Gazte mugimendua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.