Marianne, Askatasunaren Ontzidia itsaso Atlantikoan da Gazara bidean. Astelehenean irten zen Galiziako Beue herritik eta bere hurrengo geldialdia Lisboan izango du.
Ondoren Motrilerantz abiatuko da eta Mediterraneo itsasoa igaro ondoren Palestinara iritsiko da. Aurreikuspenen arabera ekaina bukaeran Gazan hartuko du portu.
Bidai honen sorburua Rumbo a Gaza iniziatiban dago, eta Israelek Palestinako populazioaren aurka inposatzen duen itsas blokeo ilegala salatzea du helburu. Barkuan soilik kazetari bat doa, Eduardo Muriel La Marea guneko kazetaria hain zuzen ere.
Iniziatibaren lehen ontzidia 2010eko maiatzean atera zen Europatik. Israeleko armadak laguntza humanitarioa eta kooperanteak zituen bukeak erasotu zituen. Estatu sionistaren abordaiak 10 pertsona erail eta 50 zauritu utzi zituen. Gertaerak nazioarteko komunitatearen gaitzespen irmoa ekarri zuen Israelen aurka.
Israelek Palestinaren aurkako blokeoa hasi baina lehen arrantza Gazako biztanleentzat oinarrizko diru sarrera bat zen.
Aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldian Ander Iriartek zuzendutako Sumud film laburrean ikus daitezke Israelgo Gobernuak palestinarrei nekazaritzan eta arrantzan ezarritako blokeoaren ondorioak.
Film laburraren trailerra:
2012.urtean Estelle Askatasunaren ontzidia Donostia eta Bermeoko portuetan ontziratu zen.