Gazara doan 'Askatasunaren ontzidia' Donostian eta Bermeon lehorreratuko da

  • Gazara doan Estelle Askatasunaren ontzidia Donostian lehorreratuko da astelehenean eta asteartean (hilak 26 eta 27), eta asteartean eta asteazkenean (hilak 28 eta 29), berriz, Bermeon. Flotaren helburua aurten ere Palestinari babesa ematea eta ur palestinarren blokeoa salatzea da.


2012ko abuztuaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Estelle belaontzian hilabete daramate hainbat aktibistek portuz portu ur palestinarren blokeoa salatzen.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bai Bermeon eta bai Donostian: ongi etorria, paseo aldarrikatzailea, poteoa, belaontzia ikusteko bisita gidatuak eta kontzertuak besteak beste.

Estelle belaontzian hilabete daramate hainbat ekintzaileek portuz portu ur palestinarren blokeoa salatzen. Dagoeneko zazpi portutan egin dituzte geldialdiak, bost Suedian eta bi Norvegian. Euskal Herrian geldialdia egin ondoren, berriz, Alacantera abiatuko dira, Herrialde Katalanetara.

Jon Albizu Donostiako lankidetzarako zinegotziak eta 'Gazatik Gazara' plataformako kide diren Amaia García eta Edorta Jiménezek Donostian emandako prentsaurrekoan "mundu hobe bat" lortzeko herriek elkarri lagundu behar diotela azpimarratu dute, eta ekimena parametro horietan sartzen dela.

Ekitaldien egitaraua osoa hemen.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude