Palestinako kirolariek Puma-ri boikota egitera deitu dute

  • Puma kirol enpresa Israelgo Futbol Federazioaren babesle nagusia da. Palestinako 200 kirol klub baino gehiagok babesletza eteteko eskatu diote markari.


2019ko irailaren 05ean - 11:09
Palestinako selekzioko futbol jokalari bat boikotera deitzen. Argazkia: @PACBI.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Palestinako kirolariak eta kirol elkarteek nazioarteko Puma kirol enpresaren aurkako boikota deitu dute. Puma Israelgo Futbol Federazioaren (IFA) babesle nagusia da, eta Federazioaren barnean lur okupatuetan eraikitako asentamenduetako futbol taldeak daude. Asentamenduak gerra krimentzat hartzen ditu nazioarteko zuzenbideak.

Israelen aurkako nazioarteko BDS (Boikot, Desinbertsio, Zigor) kanpainak ekimenarekin bat egin du: “Pumak berdintasunarekiko ardura duen enpresa bezala komertzializatzen du bere burua, baina IFAk mantentzen laguntzen duen apartheida finantzatzen du”.

Aurretik, Adidas

Pumaren aurretik, Adidas kirol enpresa izan zen IFAren babesle nagusia. Adidasen aurkako nazioarteko kanpaina abiatu zen, eta Adidasen egoitza batean 16.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ziren, besteak beste. 2018ko uztailean, Adidasek babesle izateari utzi zion.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude