Palestinak segurtasun hitzarmenak moztu ditu Israelekin eta AEBkin

  • Palestinako Autoritate Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek Israelekin eta AEBkin zituen “akordio guztiak” bertan behera utziko dituela jakinarazi du. Erabakia Israelgo Estatuak Zisjordaniako zenbait lurralde okupatzeko asmoa azaldu eta gero hartu du.


2020ko maiatzaren 21an - 10:33
Mahmud Abbas Palestinako Autoritate Nazionaleko presidentea. Argazkia: Aurora Israel.

“Gaurtik aurrera, Palestinako Askapenerako Erakundea eta Palestinako Estatua absolbituta geratzen dira AEBtako eta Israelgo Gobernuekin izandako akordioetatik, eta akordio horiek zekartzaten betebeharretatik, segurtasuna barne”, adierazi du Abbasek. Israelgo Estatuaren esku geratu da, beraz, lurralde okupatuetako palestinarren segurtasuna.

Ez da Palestinak akordio horiek bertan behera uzteko asmoa erakutsi duen lehen aldia. Apirilean Israel nazioarteko justizia auzitegietara eramango zuela adierazi zuen Palestinak, Zisjordaniako lurraldeak okupatzeko asmoz jarraitzen bazuen. Eta horrela egin zuen maiatzaren 19an, Netanyahuk bi egun aurretik bere asmoak berretsi eta gero.

“Anexioa” edo okupazioa

Igandean eratu zen Israelgo Gobernua. Netanyahu eta Gantz, bi alderdi nagusietako buruak dira gobernuburu; hamazortzi hilabetez bata eta beste hemezortziz bestea. Netanyahuk estreinatu du aginte aulkia, eta horrekin batera Zisjordaniako lurralde berriak okupatzeko asmoa ere bai. Netanyahuk uztailaren 1ean du asmoa “Zisjordaniaren subiranotasunaren harira, AEBkin sinatutako akordioa” bozkatzeko.

“Gerra krimen berri bat” izango litzatekeela adierazi dio Liga Arabiarrak. Bat etorri dira Europar Batasuna eta Nazio Batuen Erakundea; nazioarteko legea onartu eta anexioak uzteko eskatu baitiote Gobernuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mahmud Abbas
2015-10-13 | Axier Lopez
Intifada bai, baina Palestinako kasta politikoaren aurkakoa

Zenbait politikari palestinarren aldarriek eta nazioarteko masa komunikabideen mezuek irudikatzen dute Palestina beste Intifada baten atarian dagoela. Baina, egiatan hala al da? Palestinarrak prest al daude mundu mailako potentzia militarrik handienetako bati aurre egiteko?


2015-10-12 | Axier Lopez
Palestinan bide diplomatikoaren porrota berretsi du Israelen azken oldarraldiak

Ehunka zauritu, dozenaka hildako, mila atxilotu baino gehiago, labankadak eta istiluak, kontrolik gabeko kolonoen erasoak, Israelgo eskuin muturraren goraldia... Mahmoud Abbassen eta Al-Fatah alderdiaren bide diplomatikoa kale itsuan dagoela berretsi dute azken bi... [+]


2014-12-22 | Axier Lopez
20 urtez negoziatzen palestinarrak okupatuta mantentzeko

Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea


2014-04-24 | Iera Aranburu
Berradiskidetzea Palestinan: Fatah eta Hamas batasun gobernura bidean

Alderdi palestinar nagusiek akordioa lortu dute eta bost asteko epean batasun gobernua osatuko dute. Horren ondoren, Gazan eta Zisjordanian hauteskundeak deituko dituzte. 2006. urtean bozkatu zuten azken aldiz palestinarrek.


2012-12-03 | Jon Torner Zabala
Mahmud Abbas presidentea heroi moduan hartu dute palestinarrek

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Palestina estatu begirale gisa onartu izana ospatzeko, milaka lagunek heroi moduan hartu dute Mahmud Abbas presidentea, AEBetatik bueltan. Bien bitartean, NBEren erabakiari entzungor eginez, Israeleko lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude