ARGIA.eus

2020ko apirilaren 08a

Yasser Arafat lider palestinarraren gorpua hasi dira aztertzen heriotzaren arrazoia argitzeko

  • 2004an hil zen urtetan Palestinako buruzagia izandako Yasser Arafat. Zortzi urte geroago, heriotzaren arrazoia zalantzan jarri dute pozoitu ote zuten zurrumurrua zabaldu denetik. Frantziar eta suitzar adituak gaur hasi dira gorpua aztertzen, komunikabideen presentziarik gabe. Zaila izango da, arrazoia polonioa izanik ere, arrastoak zortzi urte eta gero aurkitzea.

2012ko azaroaren 27a
Yasser Arafat urtetan lider palestinarra izan denaren gorpua aztertuko dute heriotza arrazoia ziurtatzeko

Goizeko 07:05etan atera dute gorpua lurpetik, Ramalako mausoleotik. Taufik Tirawi Palestinako Aginte Nazionaleko (ANP) presidenteak adierazi du prozesua palestinarren kontrolpean egingo dela. Ikertzaileek Arafaten arropa berreskuratuko dute eta 2004ko urtarrilaren 1etik urriaren 28ra bitartean berarekin harremanetan egon zirenak elkarrizketatuko dituzte.

Arafat Pariseko ospitale militar batean hil zen. Zurrumurruak areagotu egin dira azken urteotan, Arafat polonioz pozoituta hil zela, alegia. Tirawik esan du helburua heriotzaren arrazoiak argitzea dela. Suitzar erakunde batek eta Al Yazeera telebista kateak liderraren arropetan eta objektu pribatuetan “normala” ez den polonio kopurua aurkitu zuten. Pasa den urtean liderraren emaztea Suhak zabaldu zuen Arafat pozoituta hil zenaren aukera zegoela.

Polonioa atzemanez gero, zigarroek edo beste zerbaitek eraginda izan den zehaztu beharko dute, tabako erretzaileek polonioa baitute beren gorputzetan. Ikerketak bizpahiru hilabete iraungo duela uste dute eta analisiaren erantzunak palestinarrei bidaliko zaizkie zuzenean.

Polonioaren ezaugarriak

Polonioa uranio mineraletik ateratzen da. Marie Curiek isolatu zuen lehen aldiz, eta bera izan zen, hain zuzen , polonioz kutsaturik hil zen lehen pertsona ezaguna. Polonioa 10.000 aldiz erradioaktiboagoa da beste edozein substantzia baino, eta nahikoa dira mikrogramo gutxi batzuk heriotza eragiteko. Gibelari, urdailari, giltzurrunei eta hezur-muinari erasotzen die, besteak beste. Zortzi urte igaro ondoren hezur-muina da erabat desegin gabe iraun dezakeen gorpuzki bakarra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Yasser Arafat  |  Palestina  |  Yasser Arafat  |  Mahmud Abbas

Yasser Arafat kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude