Pablo Iglesias: “Hauteskundeek argi utzi dute Espainia herrialde nazio-aniztuna dela”

  • Podemos alderdi bozkatuena izan da Hego Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan, eta bigarren indarra Galizian. Ez da kasualitatea beraz, emaitzen berri izan ostean Pablo Iglesiasek lurraldetasunaren gaiari heldu izana.


2015eko abenduaren 21ean - 11:23
Emaitzak baloratzeko emandako hitzaldian Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan lortutako emaitzak ekarri ditu lehenik gogora.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Podemosek Espainiar estatuan lortutako 5.189.333 botoetatik, 2.516.204 –ia erdia– Euskal Herrian (397.402), Herrialde Katalanetan (1.710.427) eta Galizian (408.370) lortu ditu.

Emaitzak baloratzeko emandako hitzaldian Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan lortutako emaitzak ekarri ditu lehenik gogora Podemoseko hautagaiak: “Lehen indarra gara Katalunia eta Euskadin, eta bigarrena Madrilen, Valentziako Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Balearretan eta Galizian”. Podemosen eta “Aldaketaren Indarren” emaitzak ikusita, Espainiak “ezinbestean” lurraldetasun akordio berria behar duela adierazi du Iglesiasek: “Estatuko indar politiko bakarra gara herrialdearen nazio-aniztasuna errespetatuko duen akordioa zuzentzeko”.

“Hauteskundeek argi utzi dute Espainia herrialde nazio-aniztuna dela”, adierazi du Iglesiasek hitzaldia bukatzeko.

Katalunia ere izan du hizpide: “Katalunia nazio bat da, eta konstituzioan ahokadura berezia izan behar du. Erreferendum baten aldekoak gara”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!