Urtarrilaren 10ean Pablo Gonzalezen egoerari buruz ebatzi beharko du Poloniako Justiziak

  • Ordurako ia urtebete egingo du Gonzalezek espetxean, Polonian kazetari lanetan ari zela poliziak atxilotu egin zuenetik. Hiru aldiz luzatu diote behin-behineko espetxealdia, azkena azaroan, eta defentsako abokatuak aldiro helegitea jarri du. Aurreko bietan ez dute arrakastarik izan, eta hirugarrena urtarrilaren 10ean ebatziko du Apelazio Auzitegiak. Bestetik, ostiralean GKSk manifestazioa egingo du Gernikan Gonzalezen askatasunaren alde.

Hamar hilabete dira Pablo Gonzalez atxilotu zutenetik, oraindik akusazio formalik gabe.

2022ko abenduaren 22a - 16:25
Azken eguneraketa:18:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pablo Gonzalez kazetariari beste hiru hilabetez luzatu zion Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak behin-behineko espetxealdia, atxilotu zutela bederatzi hilabete zirenean. Defentsako abokatuak helegitea jarri zion luzatzeari, baina urtarrilaren 10era arte  Rzeszów-eko (Polonia) Apelazio Auzitegiak ez du helegitea eztabaidatuko. Hirugarren aldia da behin-behineko espetxealdia luzatzen diotela, eta abokatuak hiruretan jarri du helegitea; baina ez dute arrakastarik izan. Kasua sekretupean daramate eta oraindik ez dute akusazio formalik ipini Gonzalezen kontra. 

Otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniako Poliziak kazetaria, Ukrainako gerrako errefuxiatuen egoeraren berri ematen ari zela. Errusiarentzako espioitza lanetan aritzea leporatu zioten ordu hartan. Hemen bere kasuari buruzko erreportaje sakona. Senitartekoek argi dute Gonzalezen Espainiako eta Errusiako nazionalitate bikoitzagatik eta kazetaritza jardunagatik atxilotu dutela. Egozten zaizkion delituengatik hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete.

Hamar hilabete daramatza Gonzalezek espetxean, Poloniak akusazio formalik jarri gabe

Orain arte ia erabat isolaturik eduki dute. Gutunez soilik komunikatu ahal izan da familiarekin, azaroan bere emazte Oihana Goirienari bisita bakarra baimendu zioten arte.

GKSk manifestazioa, ostiralean Gernikan 

Busturialdeako GKS Gazte Koordinadora Sozialistak ostiralean, abenduak 23, mobilizazioa egingo du Gernikan Gonzalez askatasuna aldarrikatzeko, 19:30ean hasita Merkurio Plazatik.

Gedar kazetak jaso duenez, GKSren arabera Gonzalezen atxiloketa “informazio eskubidearen eta kritikotasunaren kontrako erasoa” da, zeinak ugaritu egin diren Ukrainako gerra hasi zenetik, “mendebaldea bere interesekoa den pentsamendu bakarra ezartzen” saiatzen ari delako.

GKSk salatu du “NATOren indartzea mendebaldearen inperialismoaren parte” dela, eta dei egin du haren kontra egitera ostiraleko manifestazioan, baita “defentsarako gastua igotzearen, jazarpen poliziaren normalizazioaren eta Ukrainako Estatu faxista babestearen” aurka ere. Gogorarazi dute Espainiako aurrekontu onartu berriek %25 handitu dutela defentsarako gastua.


Kazetarien aurkako jazarpena kanaletik interesatuko zaizu...
Pablo Gonzalez kazetariak bi urte beteko ditu atxilo

Poloniako justiziak beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalez euskal kazetariaren behin-behineko espetxeratzea. Zazpigarren luzapena da, eta bi urte egingo ditu kartzelan 2022ko otsailean atxilotu zutenetik.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


Pablo González askatzeko mozioa bertan behera utzi dute UPNk, PPk, Voxek eta PSNk

Eskuineko hiru alderdiek aurka bozkatu dute eta Chiviterena abstenitu egin da; aldiz, EH Bilduk eta Geroa Baik Contigo-Zurekinen proposamena babestu dute. Gonzálezek 20 hilabete daramatza Poloniako espetxe batean, akusazioaren frogarik jakinarazi ez bada ere.


Kartzela zigorra ezarri diete Mahsa Aminiren heriotzaren berri eman zuten kazetari iraniarrei

Niloofar Hamedi eta Elaheh Mohamadi kazetariek sei eta zazpi urteko kartzela zigorrak beteko dituzte AEBetako Gobernuarekin kolaboratzea, segurtasunaren aurkako delituak egiteko konspiratzea eta Irango Errepublika Islamikoaren aurkako jarduerak hedatzea egotzita.


2023-10-03 | ARGIA
Pablo Gonzalez espainiaratzeko eskatu dute hamalau eurodiputatuk

"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]


Eguneraketa berriak daude