Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

  • "Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen gainetik" kazetaritza lanean segituko duela.

Al-Jazeera telebistaren egoitzetariko bat. AHMAD GHARABLI / AFP

2025eko urtarrilaren 02an - 10:44
Azken eguneraketa: 12:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtarrilaren 1ean jakin da Qatarko telebista kateak Zisjordanian duen egoitzaren ixteko eta kazetarien lana izozteko erabakia. Qatarko telebistak "sedizioa bultzatzen duelako" eman du adierazpen askatasunaren kontra doan urratsa Palestinako Autoritateak. Bere irudiko, "gatazka elikatzen duten material eta txostenak" zabaltzen dituen komunikabidea da.

Palestinako Barne, Kultura eta Komunikazio ministerioek osatutako batzordeak hartu du erabakia. Jeningo errefuxiatu kanpamentuan Palestinako segurtasun indarren eta bertako erresistentzia taldeen artean izandako liskarren berri eman ondoren etorri da zentsura.

"Lurralde okupatuetan bideratzen diren gertakarien berri ematea deuseztatzeko saiakera soiltzat daukagu Zisjordaniako Al-Jazeeraren aktibitateak eta kazetaritza-lanak izozteko erabakia". Horrela erantzun dio Al-Jazeerak Palestinako Aginte Nazionalari. Palestinako Aginte Nazionala Israelgo Gobernuarekin lerrokatu izana deitoratu du komunikabideak. Dena dela, "egia gordetzeko saiakerei" aurre egin eta "mehatxuen eta intimidazioen gainetik pasaz" kazetaritza bideratzen segituko dutela adierazi dute Al-Jazeerako kazetariek. Israelen ere dute debekaturik Al-Jazeera, maiatzaz geroztik.

Zisjordania okupatuan bideratu gehiegikeri eta indarkeria kasuak plazaratzeaz gain, Gazakoen berri ere ematen ari da Al-Jazeera, bertan kazetariak dituen hedabide bakanetakoa delako. 2023ko urriaren 7az geroztik Al-Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek Gazan –guztira 145 kazetari ditu hil–.  Telebistaren egoitza ixteko urratsa "legez kanpokotzat eta justifikatu gabekotzat" jo du Hamas erakundeak ere.

Palestinako Estatistika Bulegoaren datua: Gazako biztanleria %6 apaldu da

Palestinako Estatistika Bulegoak plazaratu datu kezkagarriarekin etorri zaigu 2025 urtea: 160.000 palestinar gutiago ditu Gaza lurraldeak. 55.000 hil ditu Israelek, eta beste 100.000 inguru erbesteratu dira 2023ko urriaren 7az geroztik. Ofizialki 45.000 dira hilda, eta beste 11.000 desagerturik. Hori horrela, Gazako biztanleria %6az apaldu da 2023ko urriaren 7az geroztik.

2,1 milioi palestinar dira bertan bizi, eta horietan %47ak hemezortzi urte baino gutiago ditu. Sortzekoak diren 60.000 umeen geroa ere da zalantzan, bertako ospitaleak suntsiturik dituelako Israelek.

Gazan bizirauten dutenek goseari aurre egin beharra dutela oroitarazten du Palestinako Estatistika Bulegoak: "Elikatzeko segurtasun-gabezia gogorrean" da herritarren %22 –kasik biztanleriaren laurdena, eta horietan 3.500 haur dira gosez hiltzeko arrisku handian–. Bertan guztia suntsitua izateaz gain, laguntza humanitarioaren sarrera oztopatzen dabil estatu sionista. Elikadura banaketen %83 du desagerrarazten Israelek –%34 zuen desagerrarazten 2023an–, Care gobernuz kanpoko erakundearen arabera. Artarako sendagaien, odolaren eta materialen bidalketak ere ditu ia sistematikoki oztopatzen Israelek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
CAF Bartzelonako metroaren kontraturik gabe gera liteke, NBEren zerrenda beltzean dagoelako

Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


Bigarren flotilla ere legez kanpo geldiarazi du Israelek

Global Sumud Flotilla pasa den asteazken gauean bahitu zuen Israelgo armadak, eta bigarren flotilla bat abiatu zen Gazara, laguntza humanitarioa ematera eta blokeoa haustera. Freedom Flotilla and Thousand Madleens ontzidia ere bahitu dute, eta 140 ekintzaile atxilotu.


Hezkuntzan egun osoko grebara deitu dute urriaren 15erako, Hego Euskal Herrian

Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.


MAPA | Bigarren flotilla ere bahitu egin du Israelek nazioarteko uretan

Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla Gazara bidean zihoan. Thousand Madleens izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen. Asteazken goizaldean Israelgo armadak flotillako itsasontziak abordatu... [+]


Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Global Sumud Flotillako partaidea
“Ezin dugu onartu Euskal Herrian inork holokaustotik etekinik ateratzea”

Astelehen gauerdian iritsi ziren Bilboko aireportura Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Jotas Osés, Itziar Moreno eta Abdel Karim el Khamlichi Global Sumud Flotillako euskal aktibistak, Israelgo Kiotz espetxean lau egun eta itsasoan hilabete eman ondoren. Astearte gauean... [+]


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


2025-10-07 | ARGIA
67.000 hildako, ia bi milioi desplazatu eta gosetea: genozidioaren bigarren urtemuga

2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.


Etxean dira Gazaren blokeoa apurtzen saiatzera flotillan joandako lau euskal herritarrak

Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskal herritarrak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa... [+]


Hamas eta Israel astelehenean bilduko dira Trumpek proposatutako plana eztabaidatzeko

Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]


Flotillako ehunka atxilotuek tratu txarrak eta torturak salatu dituzte

Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]


2025-10-06 | Ahotsa.info
Palestinaren aldeko aldarria ozen entzun da Iruñean

Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.


Eguneraketa berriak daude