Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia beste hiru hilabete luzatu dute

  • Hirugarren aldiz luzatu dute Polonian preso duten Pablo Gonzalez kazetariaren behin-behineko espetxealdia. Bederatzi hilabeteren ostean familiarekin baimendu dioten lehen bisita izan du aste honetan.


2022ko azaroaren 24an - 15:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Otsailean atxilotu zuten Gonzalez, Poloniak Ukrainarekin duen mugan lanean ari zela. Errusiarentzako espioitza lanak egitea leporatzen diote eta behin-behineko espetxealdian daukate ordutik. Behin-behineko espetxealdia hiru hilabetez luzatzen dioten hirugarren aldia izan da ostegun honetakoa.

Inolako frogarik gabe eta bere oinarrizko zenbait eskubide urratuz daukate preso Gonzalez. Dagozkion giza eskubideak urratzen ari direla eta bere aurka abiatutako prozesu judizialak "gutxiengo justiziaren bermerik" ez duela iritzirik, Giza Eskubideen Europako Auzitegian demanda jarri zuen irailean. Orain dela gutxi arte senideekin gutun bidez soilik komunikatu ahal izan da, eta abokatuaren eta Espainiako kontsularen bisitak bakarrik jaso ditu. Astelehen honetan bertan eman diote Oihana Goiriena emazteari bisitarako baimena. 

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.