Otsoen kontra

  • Hauteskundeen ajea kendu gabe gaude eta berriro kanpainan bete-betean. Joan dira Espainiako Estatuaren hauteskunde orokorrak. PSOEk aise irabazi ditu, garbi erakutsita Pedro Sanchezek asmatu zuela hauteskundeak aurreratzen. Ondo irakurri zuen Andaluziako hiruko gobernu-akordio eskuindarrak ezartzen zuen marra eta aliantza hori estatu osora hedatzeko arriskuak ezartzen zuen polarizazioa.


2019ko apirilaren 30an - 15:43

Kanpainan guztiek jarraitu dute joko hori, Voxek jotako doinuan dantzan, Alderdi Popularrarentzat (PP) biziki kaltegarria izan dena. Aurretik datorkigun hilabetean Espainiako eskuinean komunikazio politikoko analista eta estrategia-zale guztiek hurbiletik jarraitzeko mugimenduak egongo dira. Voxek lehengo lepotik aterako du burua; Ciudadanosek ere diskurtso atzerakoi, eskuindar eta zentralizatzailean sakontzen jarraituko du sorpassoa lortu eta eskuinaren lidergoa irabazteko; eta PP, berriz, jasotako kolpearen ostean birkokatu eta sasoi bateko moderazio faltsua berreskuratu nahian arituko da. Lartxo hilabete bakarrean lortzeko.

Hego Euskal Herrian eta Katalunian independentistek eta abertzaleek oso emaitza onak izan dituzte. Espainiako politika erabat espektakularizatuta dagoen honetan, zaila zen begirada Madrilgo kalapitatik altxatzea

Markoa erabat estatala izanagatik ere, Hego Euskal Herrian eta Katalunian independentista eta abertzaleek oso emaitza onak izan dituzte. Hauteskunde orokorrak beti izan dira plaza zaila, etxetik kanpo jokatzea, eta horrek meritua bikoizten du. Espainiako politika erabat espektakularizatuta dagoen honetan, zaila zen begirada Madrilgo kalapitatik altxatzea. Eskuinaren eta faxismoaren aurrean, bertako alderdiak tresna eraginkor gisa ikustea oso kontuan hartzekoa da. Jeltzaleak EAEko lehenengo indarra dira atzera ere eta lortutako 6 eserlekuak kiniela guztietan agertzen dira Sanchezek babesa lortzeko dituen aukeren artean. Zenbakiei erreparatuta, ordea,  ERC-EH Bildu aliantzak lortutako 19 eserlekuak dira PSOE eta Podemosen batuketari gehiengo osoa emango lioketeen bakarrak. PSOEren ingurumariak adierazi du jada bakarrik gobernatzeko nahia. Horregatik alderdi independentistek inbestidura aurretik jokatu beharko dute partida behinena eta Sanchezen gobernua ahalbidetzeko gutxiengoak orain ezarri beharko dira. Behin inbestidura lortuta, bidea nabarmen errazten zaio Sanchezi bateko zein besteko babesak bilatzeko.

Hauteskunde hauen eragina, alabaina, ezin da mugatu Espainiako Gobernu osaketari nola eragingo dioten aztertzera. Udal eta foru hauteskundeak hilabete eskas barru izango dira, eta oraindik erabakigarriago dena: Nafarroako parlamentuko hauteskundeen atarian gaude. Jakina da bozka emateko irizpideak aldatzen direla, baina hautes-zita bien artean hain tarte laburra egoteak Espainiako alderdiei egiten zien mesede a priori, zalantzarik gabe. 

Zeharo hauteskunde ezberdinak izan arren, jada eskuartean ditugun Estatuko emaitzek joerak aztertzeko balio dute, bederen. Navarra Suma koalizio espainolista indar bozkatuena izan arren, bozka asko galdu ditu eta EH Bildu eta Geroa Bai, ordea, goranzko joeran ageri dira eta gaitasuna erakutsi dute Podemosen boto galerari atarramendua ateratzeko. Nafarroako aldaketaren lauko gobernuari begira, kezkagarria zen oso Podemosen egoera. Horregatik baikorra da duela lau urte politikoki aktibatu ziren bozka horiek PSOE ez den beste aukeretara bideratzea. Badirudi hor EH Bilduk izango duela erronka handiena Hego Euskal Herri osoan. Edonola ere, analisi guztiek oso emaitza estuak aurreikusten dituzte Nafarroan eta bateko zein besteko boto aktibazioa izango da giltza. Ez aspertzeko moduko asteak datozkigu. Hurbiletik jarraitu, gozatu eta sufrituko ditugu. 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019
Aurreakordioa sinatu dute koalizioan gobernatzeko PSOEk eta Unidas Podemosek

Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Pedro Sanchezek aipatutako "gobernu aurrerakoia" aurrera eramateko lehen pausoa sinatu dute alderdi biek asteartean.


2019-11-11 | ARGIA
Bizkaian EAJren nagusitasuna areagotu da

Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.


2019-11-11 | Z. Oleaga
Araban diputatu banaketa bera eta PP kanpoan berriz ere

EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ordezkari bana lortu dute oraingoan ere Araban. Inkesta gehienek ziotenaren aurka PPk ez du eserlekurik eskuratu eta bera izan da hauteskundeen galtzaile nagusia herrialde honetan.


2019-11-11 | ARGIA
JARRAIPENA | Pedro Sanchezen hauteskunde errepikapenak faxismoari hegoak eman dizkio

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeotan, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herritarrek 23 ordezkari hautatuko dituzte. 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.


2019-11-05 | Hala Bedi
Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude