"Ekoizpen eredua aldatu eta enplegua baldintza duinetatan sortuko duten" enplegu-politika berriak aldarrikatu ditu ELA sindikatuak.
Azaroko langabezia datuak ezagutzera eman dituzte gaur, eta ELA sindikatuak bi aldagaietan ezarri du arreta: gazteen eta emakumeen arteko langabezian. Sindikatu abertzaleak ohartarazi duenez, gazteen langabeziak gora egin du berriro: %3,8ko goraka da izan du (170 gazte). "Kopuru horiek bizitzen ari diren egiturazko arazoa areagotzen dute. Prekarietatearen arazoari 4.685 pertsonari eragiten dien langabezia gehitu behar zaio; horrek esan nahi du gazteen langabezia %47,1 igo dela otsailetik hona", adierazi dute ohar bidez.
Egun Nafarroan 39.527 pertsona daude langabezian, eta horietatik %58 emakumeak dira. "Ehuneko horrek gora egin du pandemia hasi zenetik, eta horrek erakusten du langabeziak eragin handiagoa duela emakumeengan gizonengan baino", azaldu du ELAk.
Egoera iraultzeko, administrazioaren aldetik neurriak behar direla aldarrikatu du sindikatuak: Beste enplegu-politika batzuk behar dira, ekoizpen-eredua aldatuko dutenak eta enplegua baldintza duinetan sortu eta finkatuko dutenak. Horretarako, inbertsio handiagoa egin behar da sektore publikoan, eta gobernuek inplikazio handiagoa izan behar dute sektore estrategikoetan. Neurri horiekin batera, enplegurik gabe gelditu direnei, diru-sarrera urriak dituztenei eta pandemia aurretik ere egoera larrian zeuden kolektiboei prestazio eta zerbitzu duinak bermatu behar zaizkie, pobrezia-egoerak saihesteko".
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera.
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.
Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]
Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]