Ostegunean hasiko da #Aztnugal kanpainako bost auzipetuen kontrako epaiketa

  • 2010ean atxilo hartu zituzten bost auziperatuak. Torturak jasan zituztela salatzeko hainbat ekimen egin dituzte azken hilabeteetan. Gainera, auzia politikoa dela adierazi dute.


2016ko apirilaren 12an - 19:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegunetik aurrera epaituko ditu bost euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ekin-ekoak izatea egotzita, 4/2014 sumarioan auzipetuta daude Patxi Arratibel, Gorka Mayo, Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala eta Iker Moreno.

Auziperatutakoek salatu dute torturen ondorioz beraien aurka esandakoak direla beraien aurkako froga bakarra.

Patxi Arratibelek polizia-etxean idatzitako Aztnugal –laguntza, alderantziz– hitza torturaren kontrako sinbolo gisa erabili dute bost auziperatuek beraien egoera salatzeko egin dituzten ekimenetan.


Irakurri gehiago: Epaiketak Politika
Epaiketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...