2010ean atxilo hartu zituzten bost auziperatuak. Torturak jasan zituztela salatzeko hainbat ekimen egin dituzte azken hilabeteetan. Gainera, auzia politikoa dela adierazi dute.
Ostegunetik aurrera epaituko ditu bost euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ekin-ekoak izatea egotzita, 4/2014 sumarioan auzipetuta daude Patxi Arratibel, Gorka Mayo, Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala eta Iker Moreno.
Auziperatutakoek salatu dute torturen ondorioz beraien aurka esandakoak direla beraien aurkako froga bakarra.
Patxi Arratibelek polizia-etxean idatzitako Aztnugal –laguntza, alderantziz– hitza torturaren kontrako sinbolo gisa erabili dute bost auziperatuek beraien egoera salatzeko egin dituzten ekimenetan.