Ostatu eta jatetxeak 22:00 arte zabaltzea eta barrenean edukiera %30ekoa izatea proposatu du Nafarroako Gobernuak

  • Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu dira ostegunean Nafarroako ostalariak eta abenduaren 17tik aitzinera ostatuak zabaltzeko ordutegia 22:00 arte luzatzea eta ostatu barreneko edukiera %30ekoa izatea proposatu die gobernuak. Horrekin batera, lokala aireztatzeko baldintza egokiak eskatu dizkie ostalariei.

Iruñeko Gaztelu plazako terrazak abenduaren 5ean. Argazkia: Xabier Letona
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 11n - 11:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ia bortz asteko itxialdiaren ondotik, joan den azaroaren 26an baimendu zuen Nafarroako Gobernuak ostatu eta jatetxeetako terrazak %100 zabaltzea, mahai bakoitzean lau lagun gehienez eta mahai batetik bertzera bi metroko tarteak zainduz. Heldu den abenduaren 17tik aitzinera, berriz, ordutegia luzatzeaz gain, ostatu barrenean kontsumitzeko aukera proposatu du gobernuak, %30eko edukierarekin.

Bertze aldetik, gobernuak sektorera 20 milioi euroko dirulaguntza bideratuko du negozioak itxita egon diren bitartean izan dituzten galerak arintzen laguntzeko eta ordainketak heldu den astean egiten hasiko direla jakinarazi du. Nafarroako Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 2.000 dirulaguntza eskaera jaso ditu dagoeneko eta eskaerak heldu den asteartera, abenduaren 15era, arte egiten ahal izanen dira.


Ostalaritza kanalean gehiago
2023ko irailaren 13
Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.