Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko txostenaren berri.
Getariako ostalarien elkarte Getabat ikertzen ari da Leiharen Euskal Agintaritza 2021eko urte amaierako prezio igoera adostua izan zelakoan. Txostena maiatzean ireki zuten, taberna guztiek batera igo zituztelako produktuen prezioak.
Leiharen Euskal Agintaritzaren webgunearen arabera, erakundeak ofizioz hasi du ikerketa. El Diariok jakinarazi duenez ordea, getariar batek jarritako salaketa anonimo bat egon da, ohiko bezeroei kalte egin dielako.
ARGIAn, Nortzuek helduko diote estatxari, getariarrek ala turistek? erreportajean jorratu zuen Leire Artolak gaia. Bertan irakurri daitekeenez, herriko gazteek protestak egin zituzten prezioen igoeraren aurrean. Boikota egin zieten tabernei, prezioak jaitsi arte bertan ez zutela kontsumituko ziurtatuz. Horren aurrean Gebatek adierazi zuen boikotak egoera “desatsegina” eragin zuela: "Bakoitza libre da norbere aldarrikapenak egiteko, baina kasu batzuetan aldarrikapenak egiteko formak harritu gaitu".
El Diariok informatu duenez, prezioen igoera ez da beste herri batzuetan tabernek eginikoa baino handiagoa, baina arazoa litzateke herriko ostatuek –gehienek, batzuek kanpoan geratu baitziren– batera egitea adostea, horrela konpetentzia urratuz, eta horixe litzateke frogatu badaiteke Leiharen Euskal Agintaritzak zigortzeko irregulartasuna.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.
Azaroaren 14an Getarian zimarroi haztegiaren inguruan eginiko mahai ingurua da honakoa. Tomas Otamendi, Lorea Flores, Leo Belaustegi eta Leandro Azkuek hartu zuten parte Mirene Begiristainek gidatuta.
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]
Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.
Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.
Getariako portuko bokalean hainbat katuarrain hilik aurkitu dute maiatzaren batean Buceo Donostiko kideek.
Lehiaren Euskal Agentziarekin akordioa lortu du, eta espedientea itxi diete. 2021eko abenduan guztiek batera igo zituzten prezioak, eta herritarren haserrea piztu zuten. Orain, ostalariek hitzeman dute lehiaren arauak errespetatuko dituztela eta norberak bere prezioak finkatuko... [+]
Axier Lopez ARGIAko kazetaria idatzitako 'Gure Heroiak' liburua aurzketu zuten Getarian irailaren 1ean. Aurkezpeneko mahai-inguruaren bueltan izan ziren Idoia Arrieta Getariako historialaria eta Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko... [+]